(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abendua hilabete oso hotza izan da Nafarroa ia osoan asteazkena, 2011.eko urtarrilak 5

Estellerrian, izozteak izan dituzten egunen kopurua ohikoa baino hiru aldiz handiagoa izan da


Abendua hilabete oso hotza izan da Nafarroa ia osoan. Batez besteko tenperaturak ohikoak baino 1ºC eta 1,5ºC baxuagoak izan dira. Hala jaso da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero egiten duen iruzkin meteorologikoan.

Izozteak izan dituzten egunen kopurua Foru Komunitate osoko batez besteko historikoa baino handiagoa izan da. Nafarroa Erdialdean eta kantabriar eragineko inguruan, balio negatiboko egunen kopurua bikoiztu egin da eta Estelerrian normala baino hiru aldiz handiagoa izan da.

Hala ere, tenperaturak oso txikiak izan dira Pirinioetan, hala nola Aurizberrin (0,7ºC) eta Abaurregainan (1,3ºC). Horrez gain, denbora tarte laburretan kontraste handiak egon dira. Aipatzekoa da abenduaren 8 eta 11 bitartean egon zen aldea, batez besteko balioak 15 ºC izatetik 0 ºC izatera igaro baitziren hiru egunetan.

Prezipitazio asko elur itxurakoak izan dira Nafarroa iparraldean, eta txingor-ekaitzaren itxurakoak kantabriar eragin handiko inguruan –besteak beste, abenduaren 2an, 3an, 23an eta 24an gertatutakoak–.

Abendua, nahiko lehorra

Prezipitazioei dagokienez, iruzkin meteorologikoaren arabera, egun euritsuen kopurua batez besteko historikoarekin alderatuta itxarondakoa baino handiagoa izan da Komunitatearen ekialdean, baina, oro har, prezipitazioak urriak izan dira.

Prezipitazioak normalean baino urriagoak izan dira. Erriberan, 50 l/m2-tik beherako balioekin, ez dira iritsi itxarondako kopuruaren %50era. Gainerako inguruetan, prezipitazio pilatuak iparraldean 100 l/m2-tik gorakoak eta erdialdean 50 eta 100 l/m2 bitartekoak izan direnez, ohiko kopuruen %50 eta %99 bitartekoak izan dira. Kasedan bakarrik gainditu dira ohiko balioak.

Hala ere, Nafarroako urtegien edukiera aurreko hilabeteko %42tik %66ra handitu da.

Amaitzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iruzkin meteorologikoaren arabera, abenduaren 4an eta 5ean haize-bolada bortitzak egon dira, batez ere goiko inguruetan. Aralarren haizeak 110 km/h-ko abiadura lortu zuen, eta Gorramendin, 125 km/h.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa