(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2 milioi euro jarri ditu osasun arloko prebentzio eta sustapen programetarako ostirala, 2011.eko urtarrilak 7

Deialdia toki erakunde, instituzio, fundazio eta irabazi asmorik gabeko erakundeentzako da


Nafarroako Gobernuak, Osasun Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 2011n osasun arloko prebentzio eta sustapen programak egiteko diru-laguntza deialdi bat onartu du; diru-laguntzak dira toki erakunde, instituzio, fundazio eta irabazi asmorik gabeko erakundeentzat.

Guztira 2.010.974 euro banatuko dituzte.

Deialdiaren helburua da autolaguntzako taldeak sortzea eta abian jartzea sustatzen duten ekintzak egitea, baita osasun arloko prebentzio eta sustapen programak antolatzea ere; hori, herritarrek parte hartuta eta Osasun Departamentuaren eta Departamentuko erakunde autonomoen jarduerak osatzeko.

Hona hemen deialdiaren helburu diren jardueren esparruak:

  • Osasun programetarako laguntzak:
  • osasun arazoak artatzeko proiektuak, podologia programak barne.

  • Droga mendekotasunaren kontrako udal planetarako diru-laguntzak:
  • drogak hartzearen ondorioen prebentzio komunitariorako programak, udalerri edota mankomunitateenak.

  • Erakundeek prebentzio komunitarioko programak aurrera eramateko diru-laguntzak:
  • drogak hartzearen ondorioen prebentzio komunitariorako programak, gobernuz kanpoko erakundeek eta antzekoek eginak.

  • Hitzarmenak GKEekin (IHESA):
  • GIBaren eta IHESAren kutsadurarekin zerikusia duten programa komunitarioak.

  • Osasun arloko prebentzio eta sustapen programetarako hitzarmenak:
  • taldearen eta komunitatearen osasun arloko jarduerak, zonako zerbitzu eta bitartekoekin elkarlanean gauzatuak, tabakoaren ingurukoak barne eta droga mendekotasunaren prebentzioari lotutakoak kanpo.

  • Gutxiengo etnikoen programetarako hitzarmenak:
  • ijitoen gutxiengo etnikoentzako osasun bitartekaritza programak egiteko.

    Deialdian parte hartu nahi duten erakundeek eskariak aurkeztu behar dituzte Osasun Departamentuan, osasun programetarako eta droga mendetasuna prebenitzeko planetarako diru-laguntzen kasuan; eta Osasun Publikoaren Institutuko erregistroan, GKEen, osasun arloko prebentzio eta sustapen programen eta gutxiengo etnikoen hitzarmenen kasuan. Dena den, eskariak aurkez daitezke, baita ere, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan eta legerian ezarritako lekuetan.

    Eskariak aurkezteko azken eguna otsailaren 4a da.
    Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa