(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuaren esanetan, ETAren komunikatua “ez da Nafarroako gizarteak espero duena” astelehena, 2011.eko urtarrilak 10

Javier Caballero lehen presidenteordeak ETAri desegiteko, armak bertan behera uzteko eta isuritako odolarengatik barkamena eskatzeko eskatu dio, baita biktimei egindako kaltea ordaintzeko ere

Transcripción textual del video

Javier Caballero Martínez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak gaur eguerdian esan duenez, ETAk gaur zabaldutako komunikatua "ez da Nafarroako gizarteak espero duena". Talde terroristari desegiteko, armak bertan behera uzteko eta isuritako odolarengatik barkamena eskatzeko eskatu dio, baita biktimei egindako kaltea ordaintzeko ere.

Caballero presidenteordearen esanetan, "ETAren ohiko hitz hutsen aurrean gaude, ohiko erretorikaren aurrean". Bitartean, "guztiok ikusten dugu jarduera badagoela, estortsioa ez dela amaitu, funtzionatzen jarraitzen duela".

"Egia esan, Nafarroako gizarteak espero duen komunikatu bakarra ez da gaurkoa, izan ere, Nafarroako gizarteak espero duen komunikatu bakarra da taldea noiz desegingo den, armak noiz utziko dituen, ETA zuzenbideko estatuaren mende noiz jarriko den, horrenbeste urtez isuritako odolarengatik eta egindako kalteengatik barkamena noiz eskatuko duen eta biktimei egindako kaltea noiz ordainduko duen", esan du Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak.

Javier Caballeroren esanetan, talde terroristaren komunikatu berria "Batasuna-ETAren hauteskunde-estrategiako beste pasarte bat da, eta modu horretan, berriro ere berresten dute gauza bera direla. Azkenaldian ikusten ari gara ezker abertzale izenekoak, Batasunak azken batean, ETAren urratsak iragartzen dituela hauteskunde-prozesu bat hurbiltzen den bakoitzean". Testuinguru horretan, Caballero presidenteordeak defendatu duenez, "zuzenbideko estatua ezin da eta ez da tranpa horretan eroriko, berriro ere zuzenbideko estatuaren sendotasun unean, erakundeen sendotasun unean, justiziaren sendotasun unean, poliziaren sendotasun unean, alderdi demokratikoen batasun unean baikaude, eta azken batean, manipulazio honek ez gaitu engainatuko".

"Azpimarratzekoa da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, nazioarteko erkidegoak, Europak, berretsi egin duela joko demokratikoan ez direla terroristak sartzen, eta ETA desegiten ez den bitartean, ETAk armak ematen ez dituen bitartean, ETA desagertzen ez den bitartean, ETAk eta Batasunak terrorista izaten jarraitzen dute", esan du amaitzeko Caballero presidenteordeak.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa