Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoa handitzea onartu du
astelehena, 2011.eko urtarrilak 10
Gas naturala errez argindarra sortzeko ekipo bat eraikiko dute
Castejon.
Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoa handitzeko Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala onartu du, Electrica de la Ribera del Ebro SAk sustatua.
Horretarako, ziklo konbinatuko beste ekipo bat jarriko dute, gas naturala errez argindarra sortzeko, 400 megawatteko potentzia nominal elektrikokoa. Ekipo berria, zaharra ez bezala, larrialdietan erregai osagarri gisa gasolioa erabiltzeko diseinatuta dago.
Proiektuak ingurumen inpaktuari buruzko aldeko txostena dauka, eta jendaurrean egon den denboran ez du alegaziorik jaso.
Nafarroako Gobernuak 2000. urteko uztailean onartu zuen zentral termikoa eraikitzeko UGPS, Hidroelectrica del Cantabrico SAk sustatua. 200ko abuztuan, Electrica de la Ribera SAk (Elerebro), 1 ekipoaren jabe den sozietateak, beste ekipo bat jartzea eskatu zuen. Proiektu hori gauzatzeko UGPSa 2005eko azaroan onartu zuen Foru Gobernuak. Ekonomia Ministerioak ere baimendu zuen, besteak beste, zentral termikoa jartzea.
Ordea, 2008ko ekainean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak hitzarmena baliogabetu egin zuen, orduan oraindik aplikatu baitzitekeen jarduera gogaikarri, kaltegarri, osasungaitz eta arriskutsuen gaineko 1961ko arautegia. Gero, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeei buruzko 4/2005 Foru Legearen bitartez arautegi hura baliogabetu egin zenez, Elerebrok bigarren ekipoa ("3 ekipoa" esaten dio) onartzea eskatu du berriz.