(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Murchanten uraren goi-hornidurak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi dute astelehena, 2011.eko urtarrilak 10

Toki Administrazio Departamentuak 835.333 euro bideratuko ditu 1,2 milioiko proiektu honetara


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak onetsitako akordio baten bidez, Murchanten uraren goi-hornidurarako proiektu baten garapenak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi dute, nahitaezko dejabetzapenaren ondoreetarako. Hain zuzen ere, proiektua Aguas del Moncayo Mankomunitateak sustatu du.

Aurreikusitako inbertsioa 1,2 milioi eurokoa da eta Toki Administrazio Departamentuak 835.333 euroko ekarpena egingo du. Besteak beste, lanen barruan hodien 5,1 km jarri behar dira, hiru errepide zeharkatu behar dira eta Uguetako depositutik behe tentsioko hargune elektrikoa egin behar da.

Nafarroako Gobernuak onetsitako akordio baten bidez, Murchanten uraren goi-hornidurarako proiektu baten garapenak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi dute, nahitaezko dejabetzapenaren ondoreetarako. Hain zuzen ere, proiektua Aguas del Moncayo Mankomunitateak sustatu du.

Murchanteko uraren goi-hornidurako adarraren proiektua azpiegituren planera bildu zen. Aurreikusitako inbertsioa 1,2 milioi eurokoa da eta Toki Administrazio Departamentuak 835.333 euroko ekarpena egingo du. Jardun horretan, Tulebrasetik hurbil hasita, La Dehesa edateko uraren tratamendurako estaziotik datorren Moncayoko hodi orokorra Murchanteko deposituraino iristen den hodiarekin konektatuko da.

Besteak beste, lanen barruan hodien 5,1 km jarri behar dira, hiru errepide zeharkatu behar dira eta Uguetako depositutik behe tentsioko hargune elektrikoa egin behar da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa