(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Presakotzat jo dute Aresoko araztegi berriek eragindako ondasunak eta eskubideak hartzea astelehena, 2011.eko urtarrilak 10

Foru gobernuak araztegi baten %80 finantzatuko du; aurrekontua 765.581 eurokoa da


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du presakotzat jotzea, nahitaez desjabetzeko, Aresoko udalerrian bi araztegi berriek eragindako ondasun eta eskubideak hartzea.

Industrialdeko araztegia eraikitzeko aurrekontua 456.956 eurokoa da eta sustatzaileak, Udalak, ordainduko du erabat. Herriko araztegirako aurrekontua 765.581 eurokoa da; %80 Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko Departamentuaren funtsekin finantzatuko da, toki azpiegituren planen bitartez, eta gainerako %20 saneamendu kanona medio (kanon hori Nafarroako biztanle guztiek ordaintzen dute uraren ordainagirian eta NILSA enpresa publikoak gestionatzen du).

Areso.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du presakotzat jotzea, nahitaez desjabetzeko, Aresoko udalerrian bi araztegi berriek eragindako ondasun eta eskubideak hartzea.

Araztegi bat izango da herriguneko hondakin ura tratatzeko (herriko erroldan 282 biztanle daude), eta bestea industrialdeko hondakin urak tratatzeko (industrialdeko kutsadura karga 300 biztanleri dagokiena da).

Industrialdeko araztegia eraikitzeko aurrekontua 456.956 eurokoa da eta sustatzaileak, Udalak, ordainduko du erabat; obrak egikaritzeko epea sei hilabetekoa da. Orain, NILSA proiektua idazten ari da.

Herrian, obrak proiektua sustatzeko izapideak eta desjabetzeak amaitu ondoren hasiko dituzte, eta 10 hilabete izango dituzte amaitzeko. Kasu honetan, aurrekontua 765.581 eurokoa da; %80 Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko Departamentuaren funtsekin finantzatuko da, toki azpiegituren planen bitartez, eta gainerako %20 saneamendu kanona medio (kanon hori Nafarroako biztanle guztiek ordaintzen dute uraren ordainagirian eta NILSA enpresa publikoak gestionatzen du).

Bi azpiegiturak eraiki bitartean, industrialdean lehen mailako tratamendua egingo dute; herriko ura, berriz, Astomela errekara heltzen zen euri uren sarera isurtzen da. Araztegia eraikitakoan, emari hori 377 metroko hustubide batean barrena eramango da instalazioraino; instalazioan daude lehen mailako Imhoff tanga, harrizko betegarridun bakterio ohea, bigarren mailako dekantagailua eta hezegune artifiziala, ura tratatzeko azken fase gisa. Nafarroako araztegi arrunt guztiek elementu horiek dituzte; hala ere, sarrerako ponpaketa kendu egin dute, ez delako beharrezkoa.

Imhoff tangak bi zona dauzka: bata material solidoak dekantatzeko eta bestea, behealdekoa, dekantazio zonetatik heldutako lokatza biltegiratzeko eta digeritzeko. Bakterio ohea hormigoizko zilindro handi bat da, 442 metro kubikoko edukierakoa, hain zuzen. Harrizko betegarria oinarrian dago, eta handik pasako da hondakin ura eta haziko dira urak daukan kutsadura kargarekin elikatuko diren eta, era horretan, ura araztuko duten bakterioak.

Hezegune artifizialeko urmael batzuk ura tratatzeko hirugarren fasean erabiltzeko eta larrialdietan urari eusteko tanga gisa baliatzeko dira. Hezeguneak 30 zentimetroko sakonera eta 105 metro koadroko azalera dauzka.

Industrialdeko araztegiak bi hustubidetatik jasoko du ura: hustubide bat helduko da industrialdearen mendebaldetik, eta 137 metrokoa izango da; eta bestea helduko da ekialdetik, eta 75 metroko luzera edukiko du. Industrialdeko konponbidea bakterio ohea da baita ere, amaieran hezeguneak dituela, guztira 30 metroko sakonerakoak eta 220 metro koadroko azalerakoak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa