(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Behereko udalek 1512ko konkista oroitzeko jarduera programa bat antolatuko dute asteartea, 2011.eko urtarrilak 11

Kultura eta Turismo Departamentua Bastidako eta Donapaleuko udalekin lanean ari da, baita Antzinako Nafarroaren Lagunen Elkartearekin ere


Nafarroa Behereko udalek eta elkarteek 2012rako kultur jardueren programa bat antolatuko dute, Gaztelak Nafarroa konkistatu zueneko bosgarren mendeurrena oroitze aldera.

Besteak beste, hitzaldiak, erakusketak eta argitalpenak egingo dituzte. Datorren urtean Navas de Tolosako gatazkaren zortzigarren mendeurrena ere oroituko dute.

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, Behe Nafarroako udal eta elkarteen partaidetza sustatze aldera, laneko bilera bat egin du Bastidako udaletxean, honako hauekin: Bastidako alkatea, Leopold Darritchon, eta alkateordea, Veronique Sallaberry-Auzi; Donapaleuko alkatea, Jean Jacques Loustaudaudine; eta Behe Nafarroako kultura eta turismo arloko ordezkariak, besteak beste Antzinako Nafarroaren Lagunen Elkarteko burua, Lucien Hurmic, eta Bastidako Turismo Bulegoa.

Asmoa da baxenabartarren ordezkariek beren proposamena 2012ko Antolakuntza Batzordearen hurrengo bileran aurkeztea, urtarrilaren 25ean, Iruñean. Bileran parte hartuko dute, besteak beste, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, eta Kultura ministroak, Angeles Gonzalez-Sindek.

Batzordean baxenabartarrek beren ordezkariak dauzkate:

Donapaleuko alkatea, Jean Jacques Loustaudaudine, Behe Nafarroako udalen ordezkari gisa; Lucien Hurmic doktorea, Antzinako Nafarroaren Lagunen Elkarteko burua; Ricardo Saez, Renneseko Unibertsitateko irakaslea; eta Christian Desplat, Université de Pau et des Pays de l’Adour unibertsitateko irakaslea.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa