(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Eguesibarreko udaletxeko lokal batzuk inauguratu ditu asteartea, 2011.eko urtarrilak 11

Sarrigurengo udalerrian daude eta udaletxeko zerbitzu guztiak jarriko dituzte han, salbu lorezaintzakoa


Sanzek Eguesibarreko udaletxeko lokal batzuk inauguratu ditu

Sanz hizketan, Eguesibarreko udaletxearen inaugurazioan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Eguesibarreko udaletxeko lokal berriak inauguratu ditu gaur goizean; lokalak Sarrigurrengo udalerrian daude.

Inaugurazio ekitaldian, Lehendakariarekin izan dira Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday; Nafarroako Parlamentuko burua, Elena Torres; eta Gobernuko ordezkaria, Elma Saiz. Halaber, parte hartu dute Nafarroako indar politiko guztietako ordezkariak, Eguesibarreko alkate Jose Andiak eta udal ordezkariek.

Hitzaldian, Sanzek nabarmendu du bailara bizkor garatu dela: "zerbitzu aurreratu eta maila gorenekoak dauzkala: hezkuntzan, adibidez, Maristak daude eta, laster, baita Salesianoak ere; eta gizarte arretan Las Hayas eta Felix Garrido zentroak, besteak beste".

Halaber, honako hau esan du Sarrigurengo udalerriaren gainean: "Nafarroaren gaur egungo garaien eta etorkizunaren adierazgarri da, hemen baitaude estatu eta nazioarte mailako erakunde eta enpresa berritzaileak, Cener, Acciona eta Tracasa, esaterako".

Esku-hartzeen ondoren, Sanzek Nafarroako ezkutua eman dio Eguesibarreko alkateari eta, bedeinkatu ondoren, lokalen identifikazio plaka estalgabetu dute.
Sanzek Eguesibarreko udaletxeko lokal batzuk inauguratu ditu

Sanzek Nafarroako ezkutua eman dio alkateari, Jose Andiari. ( irudia handitu )

Juan Miguel Ochotorena arkitektoak diseinatutako bulego berriek 6.400 metro koadro dauzkate eta han jarriko dituzte udaletxeko zerbitzu guztiak, salbu lorezaintzakoa.

Lokalak Eguesibarreko Udalak finantzatu ditu.

Biztanleei dagokienez, nabarmendu beharra dago 1999an 2.000 zirela eta gaur egun 16.200 lagun daudela erroldatuta. Eguesko udalerria da bailarako burua; biztanle aldetik bosgarrena da eta azken urteetan gehien hazi dena.

Eguesibarreko udaletxea Burlatan egon zen 1991. urtera arte, eta ordudanik Eguesen egon da (izan ere, 1970ean Burlata bereizi egin zen bailaratik eta udal independente bihurtu zen).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa