(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria berrikuntzaren eta I+G arloaren gestioan aritzen den Zabala aholkularitza enpresaren egoitza ikustera joan da asteartea, 2011.eko urtarrilak 11

Enpresan 142 profesionalek lan egiten dute eta sei bulego dauzkate, Mutiloagoitiko egoitza nagusiaz gain


Sanzek eta Zabalak Nafarroako I+G arloaz hitz egin dute

Sanz Lehendakaria eta Jose Maria Zabala aholkularitza enpresak Mutiloagoitin daukan egoitza. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Zabala Innovation Consulting enpresak Mutiloagoitin daukan egoitza nagusian izan da gaur goizean; aholkularitza enpresa hori aitzindaria da estatuan, enpresen berrikuntzaren eta I+G alorraren gestioan.



Sanz zuzendari nagusiarekin, Jose Maria Zabalarekin, bildu da, bertatik bertara jakiteko erakundeak nola lan egiten duen; izan ere, enpresak estatuko konpainia garrantzitsuenetako batzuk dauzka bezero gisa.

Biek foru erkidegoko oraingo eta etorkizuneko ekonomiari buruz hitz egin dute, eta azpimarratu dute berrikuntza dela lehiatzeko gaitasuna sustatzeko ardatza.

Halaber, Nafarroako berrikuntza baldintzatzen duten gaietan sakondu dute. Sanzek eta Zabalak nabarmendu dute Nafarroako enpresen nazioartekotzea eta agente ekonomikoen (enpresen, administrazioaren eta ikerketa erakundeen) lankidetza sendotzea oso garrantzitsua dela.

Gaur egun, Zabala Innovation Consulting enpresan 142 profesionalek lan egiten dute, sei bulego dauzkate (Mutiloagoitiko egoitza nagusiaz gain) eta era guztietako erakundeen berrikuntza gestionatzen dute, 1986tik.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa