(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eta Nafarroako Ganberak “Inbertsiogileen Moderna Foruma” abian jarri dute, enpresa ekimen berriak babesteko asteazkena, 2011.eko urtarrilak 12

Otsailaren 17an lehenengo topaketa egingo da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberarekin lankidetzan, ‘Inbertsiogileen Moderna Foruma’ sortu du, Moderna Planera bildutako finantzaketa tresna. Horren bidez ekintzaileak eta inbertsiogileak harremanetan jarri nahi dira, enpresa berriek enpresa proiektuetarako finantzaketa aurkituko dute eta inbertsiogileek aurrezkietarako alternatiba errentagarriak aurkituko dituzte.

Hala adierazi du Alvaro Miranda bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ekimenaren aurkezpenean. Ekitaldian, Javier Taberna Nafarroako Ganberako lehendakaria alboan izan du, Nafarroako Gobernuak erakunde horrekin lankidetza akordioa sinatu baitu.

Álvaro Miranda eta Javier Taberna

Miranda presidenteordea eta Javier Taberna, Inbertsiogileen Moderna Forumaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberarekin lankidetzan, ‘Inbertsiogileen Moderna Foruma’ sortu du, Moderna Planera bildutako finantzaketa tresna. Horren bidez ekintzaileak eta inbertsiogileak harremanetan jarri nahi dira, enpresa berriek enpresa proiektuetarako finantzaketa aurkituko dute eta inbertsiogileek aurrezkietarako alternatiba errentagarriak aurkituko dituzte.

Hala adierazi du Alvaro Miranda bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ekimenaren aurkezpenean. Ekitaldian, Javier Taberna Nafarroako Ganberako lehendakaria alboan izan du, Nafarroako Gobernuak erakunde horrekin lankidetza akordioa sinatu baitu.

Finantza ekimen hau babestu eta bultzatzeko, Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenen arabera, inbertsiogileek PFEZn inbertitutako kopuruaren %20ko kenkaria izan dezakete, Neurri Fiskalen eta Tributu Neurrien Foru Legeak 2011. urterako ezarritakoaren ildotik.

Inbertsiogileen Moderna Forumak ideien eta horiek errealitate bihurtzeko beharrezko diruaren arteko topagunea izan nahi du. Xedea proiektu onak bitartekorik ez egoteagatik ez galtzea da. Modu horretan, enpresak sortzea eta sendotzea erraztuko da, ekimen ekintzaileak babestuko dira eta enpresa lankidetza sustatuko da.

Ekimena abian jartzeko, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberarekin lankidetza hitzarmena sinatu du, erakunde horrek antzeko jardueretan esperientzia baitu. Akordio horren bidez, Nafarroako Gobernuak Ganberari 75.000 euroko diru-laguntza emango dio proiektuak irauten dituen hiru urteetan, eta gehienez kopuru osoaren %35 izango da. Nafarroako Ganberak gainerako kopurua emango du. Ekarpen hori partikularrek enpresa berrietan inbertitzeko akordio eraginkorrak lortzearen araberakoa izango da.

Inbertsiogileen Moderna Forumaren funtzionamendua

Finantza jarduera honetan parte hartu nahi duten enpresa proiektuek berritzaileak izan behar dute, merkatuan desberdintzea ekarri behar dute, hazteko aukerarekin, eta pertsona ekintzaileak izan behar dituzte buru. Hautatzen dituzten proiektuak inbertsiogileei bidaliko zaizkie informazio aldizkarien bidez, eta interes gehien eragiten dutenak ekintzaileek foroetan edo bileretan aurkeztuko dituzte. Hala bada, kasuan kasuko akordioak egiteko prozesua hasiko da.

Inbertsiogileen profila hurrengo hau da: negozio berrietan inbertitu nahi duten enpresaburuak, ETEi aholkuak eman nahi dizkieten profesional jubilatuak edo erdi-erretiratuak, eta ideia on batean inbertitu eta horren garapenean lan egin nahi duten inbertsiogile gazteak.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberarekin batera, 2011n eta 2012an hiru hilerik behin inbertsiogileen foro bat egin nahi du. Lehenengo foroa datorren otsailaren 17an egingo da. Nafarroako Ganbera joan den irailetik ari da horretan lanean eta inbertsiogileak eta ekintzaileak interesatuta daude.

Horrela, Inbertsiogileen Moderna Forumak mota horretako finantza zerbitzuak profesionalizatu eta Nafarroan enpresa ekimen bat garatu nahi duten proiektu berri guztietara eta inbertsiogile guztiengana hedatu nahi ditu. Inbertsiogileen sare horiek (‘Business Angels’) garapen handia izan dute azken hiru urteetan: 2006an, Busines Angels izenekoaren Espainiako sareak mota horretako 500 inbertsiogile identifikatu zituen, eta gaur egun 1.500 baino gehiago daude.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa