(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eta Iruñeko eta Egueseko Udalek salestarrekin hitzarmena sinatu dute LHko zentroa Sarrigurenera eramateko osteguna, 2011.eko urtarrilak 13

Salestarrek 42 milioi euro inbertituko dituzte azken teknologiak dituen Lanbide Heziketako Zentro modernoa eraikitzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Iruñeko eta Egueseko Udalek eta salestarren kongregazioak lankidetza-protokoloa sinatu dute gaur goizean, Iruñeko salestareren Lanbide Heziketako Zentroa Eguesibarrera eramateko. Akordioa Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak, Yolanda Barcina Iruñeko alkateak, José Anastasio Andía Eguesibargo alkateak eta Félix Urrak, San Frantzisko Saleskoa Sozietatea, San Juan Bosco salestarren kongregazioa ordezkatuz.

Salestarrekin sinatutako hitzarmena

Barcina alkatea, Sanz Lehendakaria, Urra eta Andía hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Iruñeko eta Egueseko Udalek eta salestarren kongregazioak lankidetza-protokoloa sinatu dute gaur goizean, Iruñeko salestareren Lanbide Heziketako Zentroa Eguesibarrera eramateko. Akordioa Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak, Yolanda Barcina Iruñeko alkateak, José Anastasio Andía Eguesibargo alkateak eta Félix Urrak, San Frantzisko Saleskoa Sozietatea, San Juan Bosco salestarren kongregazioa ordezkatuz. Era berean, ekitaldian Álvaro Miranda bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak parte hartu du.

Sanzek, lehenengo eta behin, salestarrek Iruñean lanbide heziketan egindako lana eskertu du. Hain zuzen ere 80 urte baino gehiago daramatzate horretan. Sanzen esanetan, ekimen hau "arranditsua" da eta inplikatutako alderdi guztien lankidetza eskatzen du. "Konponbidea positiboa da, -azpimarratu du-, eta guztiok irabazi egiten dugu".

Hezkuntza zentroa Sarrigurenen (Eguesibar) kokatuko da eta gaur egun ikasten ari diren lanbide heziketako 800 ikasleak hartuko ditu. Zentroaren instalazioek teknologia aurreratuenak izango dituzte hezkuntza arloan, eta horri esker, Iruñeko zabalgunean egoteagatik behar den moduan ebatzi ezin diren gaur egungo eta etorkizuneko beharrizanei erantzungo zaie. Salestarrek zentro berrian 41,6 milioi euroko inbertsioa egingo dute, eta diru hori lortzeko, gaur egun Aralar kalean duten lursaila Nafarroako Gobernuari salduko diote. Inbertsio horren barruan, Eguesen lurrak erostea, instalazio erantsiak eta ekipamendua sartzen dira, baita kuotak eta lursaila urbanizatzeko lanak ere.

Eragiketa hori UPNk eta PSNk 2010. urterako lortutako aurrekontu-akordioan ezarritakoari esker egin da. Akordio horri esker, Lurraldearen Antolamendu Legea aldatu ahal izan zen, eta horrela, salbuespen moduan interes orokorrekoak ziren ekimen pribatuko hirigintza-proiektuetan esku-hartze publikoa ahalbidetu zen. Hori dela bide, Aralar kaleko lursaila etxebizitza libreak eraikitzeko kalifikatu ahal izango da, eta baldintza bakarra izango da horren zenbatekoa Sarrigurenen LHko zentro berria eraikitzeko kostuei aurre egiteko beste izatea, eta ez gehiago. Modu horretan, Aralar kaleko lursailak merkatuko prezioetan balorazio handiagoa duenez, Nafarroako Gobernuaren alde sortutako gainbalio guztia VINSA sozietate publikoak lurzoru edo etxebizitza politika publikoetara bideratuko du. Guztira, sinatutako protokoloaren arabera, Nafarroako Gobernuaren-VINSAren alde 9 milioi euroko gainbalioak egongo direla kalkulatzen da, eragiketaren gastu eta betebehar guztiak ordaindu ondoren.

    
salestarrekin sinatutako hitzarmena

Salestarren zentro berriaren proiektua Sarrigurenen. ( irudia handitu )

Horrez gain, lankidetza-protokoloa dela bide, hirigintza-tresna desberdinak abian jarriko dira LHko zentroa lekualdatzeko, eta udalez gaindiko plan sektoriala idatziko da hirigintza zehaztapenak aldatzeko, bai Aralar kaleko lursailean, bai zentroak Eguesibarren izango duen kokapen berrian.

Aurreikuspenen arabera, Eguesibargo salestarren LHko zentro berria 2013-2014 ikasturtean jarriko da abian. Hezkuntza zentroa 156.175 metro koadroko lursailean eraikiko da Eguesibarren, Sarrigurengo Ekohiriaren ondoan eta Berrikuntzaren Hiriaren aurrez aurre. Bestalde, Aralar kaleko orubean etxebizitza librera bideratuko den azalera osoa 55.000 metro koadrokoa izango da, Zabalgunearen Barne Erreformarako Plan Bereziaren zehaztapenei jarraituz.

Gainera, jardun horri esker, Aralar kalean Civivox berria kokatuko da bigarren zabalguneko auzokoentzat. Zentro zibiko berri horrek 3.000 metro koadro izango ditu gutxigorabehera, eta Aralar kaleko lursailaren zati batean eraikiko da. Zati hori Nafarroako Gobernuak Iruñeko Udalari doan eta zamarik gabe lagako dio, eta 3 milioi euroko ekarpen ekonomikoa egingo du zentroa eraikitzeko. Aurreikuspenen arabera, bigarren zabalguneko Civivox zentroa 2014tik aurrera zabalduko dute.

Sinatutako akordioa dela bide, alderdi sinatzaile bakoizteko ordezkariek osatutako jarraipen batzordea eratuko da protokoloa bultzatzeko, salestarren zentro berria Eguesen albait azkarren eraiki ahal izateko.

Hamar urteko ahaleginak

Iruñeko salestarren LHko zentroa 1927an ireki zuten. Hasieran 250 ikaslerentzat pentsatuta zegoen, baina eskaerak gora egin duenez eta espezialitate berriak eskaini direnez, etengabe lanak egin behar izan dira. Hala ere, instalazioak ez ziren nahikoa zentroaren jarduerarako eta etorkizuneko aurreikuspenei begira. Gaur egun, zentroak 830 ikasle ditu DBHko ikasketa arautuetan, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan eta beste kualifikazio programa batzuetan; Batxilergo teknologikoan; eta Erdi eta Goi mailako Lanbide Heziketan, Mekanika, Mekanizazioa eta Soldadura, Elektrizitatea-Elektronika, Instalazioak eta Produktuak Garatzeko Sistemak, Arotzeria eta altzarien fabrikazioa eta Arte Grafikoak espezialitateetan.

Orain arte, salestarrak beste leku batera eramateko proposamen guztiak bertan behera utzi dira, hainbat arrazoi dela bide (ekonomikoak, hirigintzakoak, izapidetzakoak...). Salestarren ordenak Nafarroako Gobernuarekin eta Iruñeko eta Eguesibargo Udalekin akordio hau egiten parte hartu du. Gogoan izan behar da salestarren LHko zentroak aurten Kalitatearen Bikaintasun Saria lortu duela . Sari hori Nafarroako Kalitatearen Fundazioak ematen die 500 EFQM puntu gainditu dituzten enpresa eta erakundeei. Era berean, 2001ean, salestarrei Nafarroako Urrezko Domina eman zitzaien.

Horrez gain, azpimarratzekoa da akordio hau Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako gizarte osoak gorengo mailako Lanbide Heziketaren alde egindako apustuaren barruan sartzen dela, Nafarroako milaka gazteren lan-garapenaren zutabeetako bat delako. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak argitaratutako azken datuen arabera, derrigorrezko hezkuntzaren edo batxilergoaren ostean ikasten jarraitzen duten gazteen %47k Lanbide Heziketako zikloetara jotzen dute.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa