(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak proposamen turistikoak, sustapen kanpaina berria eta beherapenen programa emango ditu ezagutzera Fitur azokan osteguna, 2011.eko urtarrilak 13

Turismo Reyno de Navarra erakundea azokan egongo da eta, horrez gain, Nafarroako Gobernuak hainbat aurkezpen eta jarduera antolatu ditu


Transcripción textual del video

Kultura eta natura turismoa dira Nafarroako Gobernuak FITUR Nazioarteko Turismo Azokan aurkeztuko dituen bi proposamenak. Azoka urtarrilaren 19tik 23ra egingo dute, Madrilgo IFEMA azoka esparruan.

Kultura eta Turismo Departamentuak turismo sektoreko nazioarteko azoka hori baliatuko du sustapen eta publizitate kanpaina ezagutzera emateko eta "Nafarroak doan hartzen zaitu" programari bultzada berria emateko; programa horretan beherapenak egiten dizkiete foru erkidegoa ezagutzera etortzen diren bisitariei.

Turismo Reyno de Navarra erakundea azokan egongo da eta, horrez gain, Nafarroako Gobernuak hainbat aurkezpen eta jarduera antolatu ditu. Edizio honetan, standera bertaratzen direnek pilota mundua ezagutzeko aukera izango dute, Frontis enpresako pilotarien eskutik, eta Nafarroako proposamen turistikoen berri jasoko dute 3D formatuan.

“Nafarroak doan hartzen zaitu” kanpainako kartela. ( irudia handitu )

Kultura eta natura turismoa dira Nafarroako Gobernuak FITUR Nazioarteko Turismo Azokan aurkeztuko dituen bi proposamenak. Azoka urtarrilaren 19tik 23ra egingo dute, Madrilgo IFEMA azoka esparruan.

Kultura eta Turismo Departamentuak turismo sektoreko nazioarteko azoka hori baliatuko du sustapen eta publizitate kanpaina ezagutzera emateko eta "Nafarroak doan hartzen zaitu" programari bultzada berria emateko; programa horretan beherapenak egiten dizkiete foru erkidegoa ezagutzera etortzen diren bisitariei.

Turismo Reyno de Navarra erakundea azokan egongo da eta, horrez gain, Nafarroako Gobernuak hainbat aurkezpen eta jarduera antolatu ditu. Edizio honetan, standera bertaratzen direnek pilota mundua ezagutzeko aukera izango dute, Frontis enpresako pilotarien eskutik, eta Nafarroako proposamen turistikoen berri jasoko dute 3D formatuan.

Standak 500 metro koadro dauzka eta kanpoaldean kanpaina berriko irudiak jarriko dituzte. Instalazioak landare edarrapia izango du, animalia txikien irudiekin, eta barrutian sei informazio mahai jarriko dituzte.

Barrualdeak frontoi itxura izango dira; izan ere, erkidegoko herri guztietan daude frontoiak: topalekuak eta herri ospakizunak antolatzeko eta ekipamenduak jartzeko lekuak dira.

Frontoi horretan, pilotari profesionalek Pilotaren Bidea aurkeztuko dute. Pilotaren Bidea foru erkidegoko 40 herri hartzen dituen turismo, kultura eta kirol ibilbide seinaleztatu bat da; asmoa da bisitariei Nafarroako pilotaren historia, pilota modalitate guztietako protagonistak eta frontoi garrantzitsuenak ezagutzera ematea.

Standa Eventos Zunzarren enpresak muntatu du eta Kukuxumusuk asmatutako kanpaina berriko irudiekin apaindu dute. Instalazioan egongo dira, gainera, taberna bat, aurkezpen profesionalak egiteko eremu bat eta 3D ikus-entzunezkoa emateko espazio bat (ikus-entzunezko hori D4D enpresak egin du).

Tarzan, Yetia, atleta jamaikar bat, enperadore erromatarrak…

 

Standaren gehiena Kukuxumusu "ideia eta marrazki fabrikak" diseinatu duen komunikazio eta publizitate kanpainako irudiekin apainduko dute. Kanpaina horren lema "Geratuko zara" da, eta dibertigarria eta berritzailea da. Harridura eragiten du, pertsonaia ospetsuak, Tarzan eta hiru mosketariak, adibidez, Nafarroako benetako eta muturreko lekuetan agertzen direlako; era horretan gure erkidegoko paisaiaren eta ingurunearen balioari ematen diete garrantzia.

Halaber, dibertsitatea nabarmendu dute. Foru erkidegoak 10.000 kilometro dauzka, eta eremu horretan paisaia oso desberdinak: Errege Bardeako basamortua, goi mendiak, Europako pagadi-izeidi handiena, arroilak, Erdi Aroko jauregi eta gazteluak, antzinako tradizioak eta beste bitarteko berezi asko. Umorez saiatu dira azaltzen Nafarroa askotarikoa eta txundigarria dela, gustu, eskari eta premia asko betetzen dituen lekua.

Tarzan Iratiko basoan; hiru mosketari Erriberriko Jauregian; Yetia Pirinioetako elurretan, iraupen eskia egiten; astronauta bat Errege Bardeako (ilargi) parkean; martetar bat Santiago Bidean, bide unibertsala dela eta alde guztietako jendea erakartzen duela islatzeko; atleta jamaikar bat San Fermin jaietako entzierroan korrika; enperadore bat erkidegoko jatetxe on batean; eta hiritar sofistikatu bat landa turismoa egiten. Horiek dira kanpaina berrian karikatura egindako pertsonaia batzuk.

"Nafarroak doan hartzen zaitu" programarako irudi bat ere prestatu dute; programa horretan beherapenak eskaintzen dituzte ostatu, jatetxe, bisita eta turismo jardueretan.

Komunikazio eta publizitate estrategia berriaren lema da "Geratuko zara", eta atzetik adjektiboak jarri dizkiote, foru erkidegoko baliabide eta produktuek bisitariei eragingo dizkieten sentsazioak deskribatzen dituzten adjektiboak: "Liluratuta. Txundituta. Zur eta lur. Zoratuta. Aho zabalik. Sorginduta. Harrituta. Zirrara hartuta". Irudi bakoitzaren amaieran produktu turistiko horri buruzko esaldi bat eta mezu hau daude: "Etortzen bazara, geldituko zara".

Kanpaina hori 2009an eta 2010ean egindako "Nafarroa, bizimoduak" kanpainaren ordezkoa da, eta marka turistikoaren eta "Nafarroako Erreinua, dibertsitate lurraldea" mezu iraunkorraren ildoan dago; 2005ean sortutako marka eta mezu horien helburuak dira Nafarroako paisaia, kultura eta gastronomia aniztasuna nabarmentzea. Aurten Marketin Turistikoko Plan Integrala jarri dute martxan, turistak eta bisitariak produktu berriekin eta eskaintza berezi, bakar, desberdindu eta kalitatezkoarekin erakartzeko. Foru erkidegoaren indarguneak dira, besteak beste, natura babestua, ondo zaindutako kultura ondarea, berezko gastronomia, ardo bikainak, jai berezi eta desberdinak eta jende abegitsua.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
REVISTA DE TURISMO y NAVARRA TE RECIBE GRATIS.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa