(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako baso azaleraren erdiak ingurumen eramangarritasunaren bereizgarria edukiko du 2011n osteguna, 2011.eko urtarrilak 13

Gaur goizean Egurraren Mahaia bildu da, basoen gestioa eta egurraren merkatua nola dauden aztertzeko


Egurraren Mahaia

Egurraren Mahaiaren bilera, Sanzberro kontseilaria buru dela. ( irudia handitu )

Egurraren Mahaia, Nafarroako baso eta egur sektoreen gestioan esku hartzen duten agenteek osatutako erakundea, bildu egin da gaur goizean, ziurtagiridun basoen eta merkatuaren bilakaera eta egurra erabiltzea sustatzeko ekimenak aztertzeko; bilerako burua Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, izan da.

Nafarroa aitzindaria da estatuan baso sektorearen antolamendu eta ziurtapenean; azken hamarkadan antolatutako azalera hirukoiztu egin da erkidegoan: 1999an 84.000 hektarea zeuden antolatuta eta 2009an 272.689 hektarea.

Basoak antolatuta daudela esaten da egurraren, ingurumenaren, ehizaren eta turismoaren aprobetxamendua arautzen duen plan baten arabera gestionatzen bada. Espainian, basoen %12 dago antolatua.

Egurraren Mahaiak gaur goizean egin duen bileran, Sanzberro kontseilariak sektoreko ordezkariei azaldu die Departamentuaren asmoa dela mendiak antolatzeko gaur egungo sistema aldatzea, gastuak murriztu eta Nafarroan zuhaizti guztiek erabilera eta gestio plana izan dezaten epe ertainera, aprobetxamendu eramangarria bermatzeko.

Mendiak antolatuz gero, egiaztagiridun basoen azalerak gora egiten du. Zuhaiztiak ingurumen eramangarritasuna kontuan hartuta gestionatzen direla egiaztatzen duen bereizgarri hori (PEFC edo FSC) kanpo erakunde batek ematen du.

Nafarroan, iaz, baso azaleraren %43k zeukan bereizgarri hori. Aurten 30.000 hektarea ziurtatuko dituztela aurreikusi dute; beraz, urte bukaerarako baso azaleraren %50ek edukiko du bereizgarria (Espainian, portzentaje hori %6koa da). Orain, Nafarroan, Mendialdeko baso guztiek daukate bereizgarria, eta Erdialdeko pinudiak ziurtatzen hasi dira; gainera, berritasun gisa, iaz Erriberako makaldi pribatuak ziurtatu zituzten.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa