(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herritarren txartela finantza erakundeekin emanda 500.000 euro aurreztu dituzte ostirala, 2011.eko urtarrilak 14

Nafarroan 266.000 herritarrek daukate txartela


Herritarren txartela egiteko 500.000 euro aurreztu dituzte

Ezker eskuin: Pegenaute, Salanueva kontseilaria, Adin, Albizu, Uitzi eta Goñi. ( irudia handitu )

Herritarren txartela Euskadiko Kutxarekin, Nafarroako Kutxarekin eta Rural Kutxarekin elkarlanean emanez, Toki Administrazioko Departamentuak eta proiektuan parte hartzen duten toki, kirol eta kultur erakundeek 500.000 euro aurreztu dituzte hiru urtean.



Tokiko Administrazio kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, txartelaren erabileraren balantzea egin du. Ekitaldian parte hartu dute, batetik, aipatu hiru kutxetako ordezkariek, hau da, Rural Kutxako Ricardo Goñik, Nafarroako Kutxako Jose Miguel Albizuk eta Euskadiko Kutxako Alfonso Uitzik; eta bestetik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, Pedro Pegenaute Gardek, eta Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendariak, Jesus Carlos Adinek.

Salanuevak azpimarratu du Nafarroako 65 erakundek (udal, kirol instalazio eta liburutegiek) erabiltzen dutela dagoeneko herritarren txartela zerbitzuak emateko eta, joan den hilean beste lau erakunde agertu direla prest proiektuan parte hartzeko. Alde horretatik, esan du 266.000 nafarrek erabiltzen dutela egiaztagiri hori eta gero eta gehiago direla.

Toki Administrazioko kontseilariak azaldu du txartel bakoitza egitea euro bat baino gehixeago kostatzen dela (izan ere, identifikazio teknologia aurreratua dauka), baina, kutxekin adostutako hitzarmenari esker, erabiltzaileek doan jasotzen dutela, kutxek txartelean publizitatea jartzearen truke. Hala, udalek, kontzejuek, eskualde erakundeek eta kirol eta kultur instalazioek txartel horretan pertsonaren datuak jarri besterik ez dauzkate, txartela ezinbestekoa duten edo hark eskatu dituen zerbitzuetarako, eta gero hari eman. Ekimen horren %50 Nafarroako Kutxak finantzatu du, eta Euskadiko Kutxak eta Rural Kutxak %25na.

2007tik 2010era 355.000 txartel berri finantzatu dituzte; gainera, baliozkotze sistema zeukaten txartel zaharren ordez hari gabeko teknologiadun ukipen txipa duten txartelak eman dizkiete herritarrei. Teknologia horri esker, txartelei zerbitzuak gehitzen joateko aukera dago. Alde horretatik, kontseilariak esan du orain ibilgailu elektrikoak kargatu ere egin daitezkeela txartelarekin. Ibilgailuak kargatzeko guneak aste honetan aurkeztu ditu Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari Jose Maria Roigek.

Bileran, herritar txartela Iruñeko eskualdeko hiri garraioko gizarte tarifa dutenen egiaztagiri gisa nola zabaldu den ere aipatu dute. Salanuevaren iritziz, zerbitzu hori da garrantzitsuena da, ordaintzeko modu hori 50.000 herritar baino gehiagok dutelako (familia ugariek, erretiroa hartu dutenek, langabezian denbora asko daramatenek, minusbaliatuek, .e.a).

Zerbitzu hori gehitu behar zaizkio liburutegietako liburu, bide eta CD mailegua; Iruñeko bizikleta errenta; eta Nafarroako udal kirol instalazio eta zentro zibikoetara sartzea. Hala, txartelarekin, Nafarroako edozein herritik Iruñera etortzen direnek beren herrian ez dituzten zerbitzuak erabil ditzakete. Gauzak horrela, kontseilariaren hitzetan, "zerbitzua oso ondo hartu dute, herritarrek ez ezik, proiektuaren kudeatzaile eta sortzaile diren toki erakundeek".

Hona hemen azkena proiektuarekin bat egin duten erakundeak: Larrainako Kirol Zelaia, Guelbenzu Josteta Zentroa, Faltzes, Melida, Mendigorria, Orisoain, Lagunak Udal Zerbitzua eta Taxoare.

Toki Administrazioko Departamentuak zerbitzu gehiago jarri nahi ditu txartelarekin erabiltzeko; izan ere, proiektuaren helburu nagusia da zerbitzu guztiez txartel berarekin gozatzea.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa