(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak esne sektorean ekoizleen erakundeak sortzea bultzatuko du ostirala, 2011.eko urtarrilak 14

Talde horiek produktuak egitean eta merkaturatzean abantailak izaten dituzte eta, gainera, Europar Batasuneko laguntzak jaso ditzakete


Gobernua-UAGN bilera

Sanzberro kontseilariaren eta UAGNko batzorde iraunkorraren arteko bilera. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Esne Sektorean Ekoizleen Erakundeak sortzea bultzatuko du, kideek produktuak merkaturatzean abantailak lortu ahal izateko eta prezioak modu kolektiboan negoziatu ahal izateko, Europako Batzordea bultzatzen ari den Europako Erkidegoko Erregelamendu proiektuaren arabera. Hala jakinarazi dio Sanzberro kontseilariak UAGNko Batzorde Iraunkor berriari, Félix Bariáin lehendakaria buru zela, gaur goizean Departamentuaren egoitzan egin duten bileran.

Nafarroako Gobernua UAGNrekin bat dator abeltzaintza sektoreak egoera zaila bizi duela eta, hori dela eta, kontseilariak gogorarazi duenez, Departamentuak legegintza honetan sektorerako egoera jasangarriago bihurtzeko ekimen berriak abian jarri ditu.

Neurri horien artean abeltzaintza krisiaren aurreko Larrialdi Plana dago, 2007an abian jarri zena, gaur egun indarrean dagoena; nekazaritza eta ingurumen izaerako 5 laguntza berri ezartzea; edo abeltzainentzako Mendiko Kalte-Ordain Konpentsatorioaren laguntzen zenbatekoa handitzea. Orain, Esne Sektorean Ekoizleen Erakundeak sortzea bultzatuko da, abeltzainek eta nekazariek balio katean duten kokapena indartzeko, gaur egun kate horretako mailarik ahulena baitira.

Era berean, UAGNri gogorarazi zaionez, Departamentuaren lehentasunezko helburuetako bat nekazariei eta abeltzainei NPB albait azkarren ordaintzea da, oinarrizko laguntza horrek konpentsatzen baitu arrazoizko preziorik ez egotea. Hori dela eta, Espainia osoan Nafarroa da laguntza hori sektoreari ematen dion lehenengo autonomia-erkidegoa. Zehatz esanda, eta 2010eko kanpainari aipamen eginez, horren ordainketa aldia 7 hilabetekoa baita (2010eko abendua-2011ko ekaina), kontseilariak gogorarazi du abenduaren 2rako, ordainketarako bigarren egun baliodunerako, Departamentuak laguntzen %98 ordainduta zituela, eta urtarrilean laguntzen %99,7 ordainduta egongo direla; beraz, %0,3 ordaintzea soilik faltatuko da.

Nekazaritza erakundeari NPBren etorkizunari buruzko azken berrikuntzen berri eman zaio. Departamentuak joan den hilabetean entitateekin eta erakundeekin partaidetza prozesua abiatu zuen nekazaritza sektorearen proposamenak jasotzeko NPB berria egiteko prozesuari begira.

Amaitzeko, UAGNri 2010eko aurrekontu betearazpenaren berri eman zaio, eraginkortasuna hobetzeko laguntzen ildoari dagokionez. Ildo horretatik sektorea modernizatzeko proiektuak diruz laguntzen dira. Joan den urterako aurreikusitako betearazpena gainditu da (20 milioi euro) eta azken betearazpena 21,7 milioikoa da. Horri esker, Departamentuak 2010era aurreratu ahal izan du ekitaldiaren amaieran bukatuta eta erabat dokumentatuta zeuden espediente guztiei (207 espediente) diru-laguntza ematea, eta horrek onurak ekarri ditu sektorerako.

NMEK ildoari dagokionez, eskaera deialdiko zenbatekoa baino 744.00 euro handiagoa izan da. Deialdia 2 milioi eurokoa zen. Departamentuak eskaera guztiei erantzuteko ahalegina egingo du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa