(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Berezirako 120.000 euroko laguntzen deialdia ireki da ostirala, 2011.eko urtarrilak 14

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 9ra arte irekita egongo da


Nafarroako Gobernuak

Hezkuntza Berezirako beken eta laguntzen deialdian eskaerak aurkezteko epea ireki du. 2010/2011 ikasturtean deialdiak 120.000 euro izango ditu. Epea datorren otsailaren 9ra arte irekita egongo da.

Beken bidez, hezkuntza bereziko zentroetan eta landa-inguruetako gela alternatiboetan, garapenaren nahasmendu orokorren geletan, curriculum bereziko unitateetan, hasierako lanbide-kualifikazio bereziko programetan eta desgaitasun motorra edo ikusmen desgaitasuna duten zentroetan edozein maila eta gradutako ikasketak jarraitzeak eragindako jantoki, garraio eta egoitza gastuak ordaindu nahi dira. Hain zuzen ere, zentro horiek Nafarroako Hezkuntza Bereziko Bitartekoen Zentroak (CREENA) proposatuko ditu.

Bestalde, laguntzen bidez, desgaitasun psikiko, fisiko, zentzumeneko edo motor esanguratsuei, portaera nahasmendu larriei edo gaitasun handiei (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan araututako trebakuntzaren osagarriak diren jarduerak behar dituztenak) lotutako hezkuntza beharrizan bereziak artatzetik eratorritako gastuak finantzatuko dira. Horrez gain, nahasmendu zehatza duten ikasleak, hizkuntza atzerapen larria izateagatik logopeda behar dutenak edo irakurketa nahasmendu zehatza izateagatik hizkuntzaren arloan ikasturte bi edo gehiagoko curriculum atzerapena dutenak laguntzen onuradunak izan daitezke.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira ikastetxean bertan ohiko giza baliabideekin edo aniztasuna artatzeko ikastetxeetan egoten diren aparteko baliabideekin jorratu daitezkeen arazo guztiak.

Beken gehieneko zenbatekoa hau izango da: 300,50 euro jantoki zerbitzurako (mantenu erdian) eta 1.795 euro egoitza zerbitzurako. Garraiorako beka zerbitzu horren erabileratik ateratzen den benetako gastuaren arabera zehaztuko da. Laguntzei dagokienez, 1.325 eurokoak izan daitezke hezkuntza beharrizan berezietarako eta 781 eurokoak gaitasun handietarako. Era berean, 510 eurora arteko laguntzak emango dira garraiorako, laguntza-zentrorako distantzia zortzi kilometrotik gorakoa denean.

Bekak eta laguntzak jasotzeko zenbait betekizun ezarri dira, hala nola, Nafarroan etxebizitza izatea, familiaren 2009ko per capita errenta 10.000 eurotik gorakoa ez izatea eta urte horretan pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aitorpena aurkezteko betebeharra ez izatea. Azken betekizun horrek ez ditu garraio bekak ukitzen, eta salbuespen moduan, ezta jantokiko bekak ere garapenaren nahasmendu orokorraren unitateetan eskolatuta dauden ikasleen kasuan, betiere, ikasle horiek CREENAk proposatu baditu.

Eskaera inprimakia Hezkuntza Departamentuko informazio bulegoan (Santo Domingo kalea, z/g, Iruñea), CREENAren web orrian (

www.pnte.cfnavarra.es/creena ) edo hezkuntza zentroetan eskuratu daiteke. Inprimakia bete ondoren, Hezkuntza Departamentuko erregistroan, Nafarroako Gobernuko erregistro nagusian (Karlos III.aren etorbidea, 2. zk. Iruñea), Administrazio Prozedura Erkidearen 20/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz edo Foru Administrazioko erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu behar da.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa