(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2010ean 17.222 pertsonak jaso zuten oinarrizko errenta astelehena, 2011.eko urtarrilak 17

Nafarroako Gobernuak 29,5 milioi euro bideratu ditu bitartekorik gabeko etxebizitzei prestazio hau emateko


2010ean, 7.473 familia unitateko 17.222 pertsonak Nafarroako Gobernuak bitartekorik gabeko etxebizitzen beharrizanei aurre egiteko ematen duen oinarrizko errenta jaso zuten. Oinarrizko errenta indarreko legerian ezarritako beste bitarteko eta gizarte eta ekonomia prestazio batzuen osagarria da eta Gizarte Gaien Departamentuaren bidez izapidetzen da. Xede horretarako, iaz 29.503.081 euro bideratu ziren.

Oinarrizko errenta jaso zuten familia unitateen %45 pertsona bakarrak osatzen zuen; %18,3 bi pertsonak osatzen zuten; %15 hiruk; %10,9 lauk, eta amaitzeko, %10,8 lauk baino gehiagok. Adinaren arabera, oinarrizko errenta jaso zuten familia unitateen %70,3 (5.256 etxebizitza) 26 eta 45 urte bitarteko pertsonei zegozkien, eta sexuaren arabera, 9.371 onuradun emakumezkoak izan ziren, eta 7.851, gizonezkoak. Esparru geografikoen arabera, 4.335 familia (%58) Iruñean eta Iruñerrian kokatzen ziren, eta 1.508 (%20) Tuteran.

Oinarrizko errenta gizarteratzea sustatzeko prestazioa da eta prestazio hori kobratzen zuten 621 pertsonak krisiaren aurkako "oinarrizko errentaren hartzaileak kontratatzea" neurriaren bidez enplegua lortu zuen toki entitateen proiektuetan eta gizarte ekimenen proiektuetan eta enpresa publikoetan. Lan kontratazioa, batez ere, izaera koiunturalarekin oinarrizko errenta hartzen dutenei bideratuta dago, eta horien kasuan gizarte bazterketaren adierazle bakarra enplegurik ez izatea da. Xede horretarako, Nafarroako Gobernuak 2010ean 5.198.063 euro bideratu ditu.

Oinarrizko errentaren hartzaileei 2010ean hiru programaren bidez egin zitzaizkien kontratuak. Lehenengo eta behin, gizarte enplegu babestuaren bidez 200 pertsona kontratatu zituzten, eta horretarako, Gizarte Gaien Departamentuak 1.830.811 euroko diru-laguntza eman zuen; bigarren, Gizarte Intereseko Lan Komunitarioaren programaren bidez 279 lanpostu sortu ziren eta 52 toki entitatek parte hartu zuten (36 udal, gizarte zerbitzuen 14 mankomunitate, hondakinen mankomunitate 1 eta kontzeju 1), 1.855.252 euroko aurrekontua gauzatuta; eta amaitzeko, enpresa publikoen kontratazio programaren bidez 142 pertsona Viveros y Repoblaciones enpresa publikoak kontratatu zituen, 1.511.999 euroko aurrekontua gauzatuta.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa