(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak diruz lagunduko du kanpoko merkatuetan trebatutako teknikariak Nafarroako enpresetan sartzea astelehena, 2011.eko urtarrilak 17

Neurria Nafarroako Enpresaren 2008-2011 Nazioartekotze Planaren barruan sartzen da

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Enpresa zuzendari nagusiari Nafarroako enpresei diru-laguntza ematea baimendu dio kanpoko merkatuetan trebatutako teknikariak bi urterako kontratatu ditzaten. Neurria Nafarroako Enpresaren 2008-2011 Nazioartekotze Planaren barruan sartzen da.

Deialdia laster ebatziko da eta horren bidez profesional horiek Foru Komunitateko enpresetan sartu nahi dira, bai esportazio ataletan lan egiteko, bai enpresei trebakuntza jaso duten herrialdeetan ezartzen lagunzteko. Modu horretan, kanpoan lortutako ezagutzak Nafarroako enpresetan aplikatuko dituzte.

2007an abiatutako ekimenaren bigarren fasea da. Orduan, kanpo merkataritzako teknikariak trebatu nahi ziren Espainiako merkataritza bulegoetan zein Nafarroarako interesa zuten beste herrialde batzuetan. Herrialde horien artean Estatu Batuak, Txina eta Brasil zeuden.

Modu horretan, 2009. urtean 2 pertsonak lortu zituzten bekak, iaz 3k eta aurten zifra hori handitu nahi da.

Beka emateko prozeduran banakako ebaluazioa egiten da, enpresa bakoitzak diru-laguntza teknikaria kontratatu duenean eskatu ahal izateko, urteko deialdiari itxaron gabe. Bestalde, enpresa ziur egon daiteke kontratua sinatu eta laster eskaera aurkeztu eta diru-laguntza jaso ahal izango duela.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa