(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak beste sei herritan ikuskatuko du denden ordutegia asteartea, 2011.eko urtarrilak 18

Burlata, Lizarra, Tafalla, Altsasu, Zangoza eta Berriobeitiko Udalek bat egin dute Iruña, Tutera, Barañain eta Antsoaingoekin


Nafarroako Gobernuak irailean hasi zuen denden ordutegiak ikuskatzeko kanpaina; orduko lau udalerriei beste sei gehitu dizkiete orain.

Izan ere, Burlata, Lizarra, Tafalla, Altsasu, Zangoza eta Berriobeitiko Udalek Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak sustatutako ekimenean parte hartzea erabaki dute; lehendik kanpainan zeuden Iruña, Tutera, Barañain eta Antsoain.

Kanpainaren helburua da dendek (bazarren sektoreak) igande eta jaiegunetako ordutegien inguruan estatuan eta gure erkidegoan dagoen araudia zenbateraino betetzen duten aztertzea. Legeria horren arabera, Nafarroan, oro har, igande eta jaiegunetan ezin da merkataritza jarduerarik egin, salbu Nafarroako Gobernuak berariaz baimendutako zortzi egunetan. Ordutegiari dagokionez, baimendutako jaiegunetan gehienez 12 orduan eduki daitezke dendak irekita (lanegunetan bezala).

Edozein modutan, igande eta jaiegunetan dendak irekitzeko debeku orokorrak bi muga dauzka. Batetik, establezimendu batzuk ireki daitezke, ogia, egunkariak eta erregaia saltzen dituztenak kasu. Eta bestetik, negozio mota dena delakoa ere 300 metro koadro baino gutxiagoko salmenta eremua duten dendak. Legez ezarritako ordutegiak betetzen ez dituzten establezimenduentzako zigorrak larriak dira: 3.000 eta 15.000 euro artekoak.

Begoña Urien, Enpresa arloko zuzendari nagusia, eta Carlos Lopez, Merkataritza Zerbitzuko zuzendaria, ekimenean parte hartzen duten udaletako ordezkariekin bildu dira, denden ordutegiak ikuskatzeko kanpainako jarduera berriak koordinatze aldera. Udalei estatuan eta Nafarroan indarrean dagoen lege esparruaren berri eman diete (zigortzeko eskumena autonomia erkidegoek daukate), eta udalek ikuskaritza eta kontrol lanetan elkarlanean aritzeko prest daudela adierazi dute, batik bat udaltzainen bitartez.

Ikuskatzeko prozedura

Kontrol programaren helburua da, funtsean, dendek jaiegunetako ordutegiak betetzen dituztela egiaztatzea, batik bat araudia nabarmen hausten duten dendek.

Lehenbizi, ikusten dute establezimenduak zenbat denbora edukitzen dituzten irekita (hori informazio akta batean jasotzen dute), eta denden arduradunei indarrean dagoen legea zertan den azaltzen diete. Ondoren, ordutegi irregularra duten establezimenduei espediente berreslea irekitzen diete.

Espainian indarrean dagoen araudia merkataritza orduei buruzko 1/2004 legetik eratorritakoa da. Foru erkidegoan, berriz, merkataritza 17/2001 Foru Legea medio dago arautua, 6/2010 Foru Legean jasotako moduan. Kontuan hartu beharra dago, baita ere, Nafarroako Gobernuko Enpresa Zuzendaritza Nagusiak urtero hartzen duen erabakia, merkataritza sektoreko jaiegunetako ordutegien gainekoa.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa