(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eguraldiak mesede egin dio ureztaketa laboreen hazkuntzari asteartea, 2011.eko urtarrilak 18

Kruziferoak, karduak, alkatxofak eta baba berdeak hazi egin dira, abenduan izotza egin duen arren


Nafarroan, urtarrilaren 7tik 14ra, giro epela eta euria egin du, batik bat iparraldean, eta hegoaldeko haize beroa gailendu da; azken egunetan, gainera, lainoa sartu da.

Horrek guztiak mesede egin dio ureztaketa laboreen hazkuntzari; izan ere, abenduko izotzaldiek kaltetuta zeuden. Hori jaso du Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak soroak nola dauden azaltzeko astero egiten duen txostenean.

Kruziferoei (aza, azalore eta brokolia) dagokienez, udazken-neguko uzta biltzen ari dira eta, aldi berean, udaberrirako landare berriak jartzen.

Sail berrietan dagoeneko lursail asko daude landatuta (batik bat brokolia). Datozen hilabeteetan, labore berriak handiagoak izango dira, neguko kanpaina kaskarra orekatzeko.

Karduak beranduago moztuko dituzte, izotzaldietako kalteei aurre egin diezaien, batik bat lotu gabeko karduak, kalte gutxiago dituztelako eta hazkuntza begetatiboa berreskuratu dutelako.

Lotutako karduei dagokienez, izotzaldiek laboreen %30-40 hondatu dute; horregatik, uzta arinago biltzen ari dira.

Eguraldiak alkatxofari egin dio mesede gehien; beraz, hilabete amaierarako mahaian izango dugu, seguru asko.

Baba berdeak ere bizi-bizi daude, dagoeneko ez dira izotzaldien kalteak nabari. Lursail goiztiarrenetan, Funesko ureztaketa zaharrekoetan, adibidez, landareek alboetan hiruzpalau kimu dituzte.

Zainzuri sailetan aurreko kanpainako hondarrak mozten eta kentzen ari dira, udaberriko kanpaina prestatzeko, eta Cadreitako lursail batzuetan lurra lantzen hasi dira (batzuk ildo bizkarrak ere egin dituzte); hala ere, aurreko kanpainan emaitza txarrak izan dituztenek, nekazariek ez dute sail berririk jarri.

Fruta arbolei dagokienez, olibondoetako kanpaina amaitu da (olibak bildu eta xehatu dituzte) eta, orain, olibazainak zuhaitzak inausten eta tratamendu fitosanitarioak egiten ari dira.

Mahastietan eta gainerako fruta arboletan ere lan horietan ari dira.

Berotegiko laboreetan, borraja gero eta gehiago eskatzen dute eta eskaria eskaintza baino handiagoa da, izotzaldiek eragindako kalteengatik eta aurreko kanpainan gutxiago landatu zutelako.

Letxugak garai onak ditu: eskaintzaren eta eskariaren arteko egoeraren araberako desorekak alde batera utzita, nekazariak emaitza ekonomiko onak lortzen ari dira.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa