(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak suteak prebenitu eta itzaltzeko neguko kanpaina aktibatu du asteartea, 2011.eko urtarrilak 18

Oronoz-Mugairiko eta Auritzeko suhiltzaileen parkeetan 28 laguntzaile eta bi laguntza ekipo jarri dituzte bazkalekuen erretze kontrolatuetarako


Sute kontrolatua gari soro batean

NLAko agenteak gari soro batean sute kontrolatua itzaltzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak basoko suteak prebenitu eta itzaltzeko neguko kanpaina aktibatu du. Hori dela bide, neguko denboraldian arriskurik handiena duten inguruetako suhiltzaileen parkeetan langileak eta baliabide materialak indartu egingo dira urtarrilaren 15etik apirilaren 10era. Sasoi horrretan, suteen jatorria kontrolik gabeko erretzeei lotuta egoten da, sua bazkaleku naturalak hobetzeko edo basoko lanetarako erabiltzen baita.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua 2002. urtetik lankidetzan ari dira basoko suteak prebenitzeko neguko kanpaina hau egiten, Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruaren Ministerioarekin koordinatuta. Bi arlo berezitu baina osagarri jorratzen dituzte, hala nola abeltzaintza sektoreari eskainitako laguntza bazkalekuak kudeatzeko sute kontrolatuak egiten dituztenean (‘prebentziozko erretze’ izenekoak, 501/2009 Foru Aginduan zehaztutakoarekin bat etorriz egiten direnak, Ingurumeneko Departamentuak baimena eman ondoren) eta suteak itzaltzea.

Aurtengo kanpainak iazkoaren ildoari jarraitzen dio eta Basoko Suteen Prebentzio Integraleko Ekipoekin indartuko dira Oronoz-Mugairiko eta Auritzeko parkeak, arazo gehien izaten dituzten inguruan zerbitzua eskaintzen baitute, hala nola Baztanen, Bidasoako ubidean eta Pirinioetan.

EPRIF bi ekipoek, Nafarroako Larrialdi Agentziako (NLA) langileek eta Ingurumen Ministerioko langileek osatutakoek, sute kontrolatuen sustatzaileen lana babestuko dute, eta suteak behar den besteko bermeekin (langileak eta behar den besteko bitartekoak) egitea zainduko dute, arrisku gutxien dagoen egunetan, haize, tenperatura eta hezetasun baldintzak kontuan hartuta. Xedea abeltzainei erretzeak modu planifikatu eta eraginkorrean egiten laguntzea da, kontrolik gabeko suteak saihesteko, horien eraginez basoko suteak pizten dira eta.

Oronoz-Mugairiko eta Auritzeko parkeek neguko kanpainan 18 gidari eta hamar peoi osagarri izango dituzte, baita indartze materiala ere, hala nola bi ibilgailu autouhaga, langileak garraiatzeko bi ibilgailu arin eta zortzi bizkar-zorro itzaltzaile. Horrez gain, iragarpen meteorologikoen arabera arrisku handia duten egunetan prebentziozko zainketa hegaldiak egingo dira Eco Charli 2 helikopteroarekin.

Indartzeko jarri diren langileak prebentziozko erretzeen kontrolean lankidetzan arituko dira, lurraldea ezagutu eta zaintzeko eginkizunak egingo dituzte, behaketa-txandekin, eta basoko suteak itzaltzeko dispositiboetan parte hartuko dute, baita dibulgazioko eta prebentzioko beste eginkizun batzuetan ere (dokumentazioa eta sasitzak kantzeko eskura dauden erremintak egokitzea eta ibilgailuentzat eta aireontzientzat ura hornitzeko puntuak kokatzea).

Diziplina anitzeko lana

2010eko neguko basoko kanpainan 229 sute gertatu ziren, eta horietan 243,59 hektarea erre ziren, zuhaitzen 15,65 hektarea, 2009an baino %48 gutxiago. 2009an 462 hektarea erre ziren, zuhaitzen 49,6 hektarea (aurreko ekitaldian baino hiru aldiz gehiago). Hilabeteen arabera, 2010eko urtarrilean 9,3 hektarea erre ziren, otsailean 27,6, eta martxoan 206,5 (hilabete honetan gertatzen da sute gehien, sastrakak erretzen direlako). Apirileko datuak ez ziren esanguratsuak izan.

Sute gehienak Oronozen eragin esparruan gertatu ziren, zehatz esanda Iturenen, Zubietan eta Mendaurren. Era berean, Tuterako, Azkoiengo eta Lodosako parkeen eragin esparruetan sute txikiak gertatu ziren, baina ukitutako landaredia urriagoa izan zen. NLAk iazko kanpainan Luzaideko Udalarekin izandako lankidetza azpimarratu du, diziplina anitzeko lan eredua erabiliz. Azken horretan, abeltzainak, Udala, basoko arduradunak, suhiltzaileak eta boluntarioak koordinatzeari esker, suteak minimizatu egin ziren (hektarea bakarra erre zen, sute txiki bakarrean). Aurten modus operandi hori Baztaneko eta Aezkoako beste udalerri batzuetara hedatu nahi da, eta horretarako, Nafarroako Gobernua inguruko agintariekin hitz egiten ari da.

 
 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa