(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak “Palabras de Papel” eskola aldizkariaren seigarren zenbakia argitaratu du asteartea, 2011.eko urtarrilak 18

Aldizkarian parte hartu dute Nafarroako ikasleek eta Japoniako Yamaguchi hiriko lau ikastegik


Palabras de Papel aldizkariko seigarren zenbakiaren azala

Palabras de Papel aldizkariko seigarren zenbakiaren azala.

Hezkuntza Departamentuak "Palabras de Papel" aldizkariko seigarren zenbakia argitaratu du hil honetan. Aldizkarian Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko (5. eta 6. mailako) eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen 156 kolaborazio daude, "Sekretu bat kontatuko dizuet" lemapean.

Zenbaki honetan, Nafarroako ikasleez gain, Japoniako Yamaguchi hiriko lau ikastegik parte hartu dute; izan ere, aldizkariaren helburuaren berri jaso zutenean, elkarlanean aritzea proposatu zuten.

Lankidetza, gainera, iraunkorra izango da eleaniztasuna sustatzen duen aldizkari horretan.

Zehazki, seigarren zenbakiko lanak zortzi hizkuntzatan daude eginak:

arabiera, bulgariera, euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa, japoniera eta portugesa. Nafarroako 19 herritako 29 ikastetxetako ikasleek eta aipatu lau ikastetxe japoniarrek parte hartu dute.

Joan den astean 1.400 ale banatu zituzten foru erkidegoko ikastetxe guztietan.

Gainera, Nafarroako Gobernuaren atarian ( www.navarra.es ) bertsio digital bat argitaratu dute.

Aldizkaria sei hilero ateratzen dute, 2008. urtetik; helburu nagusia da foru erkidegoko ikastetxeetan idazteko zaletasuna sustatzea eta zabaltzea.

Asmoa da, halaber, ikasleen hizkuntzak, foru erkidegoko berezko hizkuntzak (gaztelania eta euskara), curriculumeko hizkuntzak (ingelesa, frantsesa eta alemana) eta ikasleek egiten dituzten gainerako hizkuntzak biltzea.

Hala, hainbat hizkuntzako testuak argitaratu dituzte: arabiera, bulgariera, errumaniera, errusiera, galiziera, japoniera, katalana, moldaviera, portugesa eta wolof (Senegalen egiten duten hizkuntza); betiere dagokien itzulpenarekin.

Zenbaki bakoitzak bere gaia dauka, eta ikasleek gai horren gainean idazten dute: bidaia bat, ezagutu nahi duten lekuren bat, irakurri duten liburu bat, berreskuratu nahi duten gurasoen garaiko ohitura edo jolasen bat edo 2025ean izango duten bizimodua

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa