(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketaren 11. edizioan parte hartzeko oinarriak argitaratu dituzte asteazkena, 2011.eko urtarrilak 19

Edozein herrialdeko 15 eta 27 urte arteko biolinistek parte har dezakete


Biolinista

Biolinista bat Pablo Sarasate Nazioarteko Lehiaketan.

Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketaren 11. edizioko oinarriak argitaratu ditu.



Lehiaketan edozein herrialdeko biolinistek parte har dezakete, baldin eta lehiaketako probak hasten direnean 15 urte baino gutxiago eta 27 baino gehiago ez badituzte (bi adinak barne).

Aurreko edizioren batean hiru sari nagusi ofizialetakoren bat lortu duten biolinistek ezin dute berriz parte hartu.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, izena emateko orria bete eta Kultura eta Turismo Departamentura bidali behar dute, eskatutako gainerako dokumentuekin batera. Helbidea hau da: Kultura eta Turismo Departamentua, Administrazio Gaien Bulegoa, Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketa, Navarreria kalea 39, 31001 Iruña, Espainia.

Dokumentazio hori guztia posta arrunta medio bideratu behar da eta, gainera, bidalitako eguna adierazi behar da; dokumentazioa bidaltzeko azken eguna 2011ko maiatzaren 4a da.



Izena emateko orria eta lehiakideak onartzeko arauak web orri honetan daude eskura: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Turismo+ocio+y+cultura/Actividades+culturales/Concursos


 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa