(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sofia erregina Fitur azokako Nafarroaren standa ikustera joan da asteazkena, 2011.eko urtarrilak 19

Corpas kontseilariak erakusmahaiak eta frontoia erakutsi dizkio; frontoia jarri dute, hain zuzen, produktu berri bat, pilotaren ibilbidea, ezagutzera emateko


Berorren maiestate Sofia erreginari eta Sebastian ministroari Corpas kontseilariak egin die harrera.

Sofia erregina Fitur azokako Nafarroaren standa ikustera joan da. Argazkian Sebastian ministroarekin, Corpas kontseilariarekin eta Carlos Ercerekin ageri da. ( irudia handitu )

Berorren maiestate Sofia erregina Nafarroako standa ikustera joan da Nazioarteko Turismo Azokan (Fitur). Azoka gaur goizean inauguratu du Espainiako erreginak, eta Madrilgo Juan Carlos I azoka esparruan egongo da urtarrilaren 23ra arte.

Sofia erreginarekin batera Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa, Miguel Sebastian, joan da azokara.

Nafarroako standean Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpasek, egin dio harrera, eta Corellako San Migel elizari buruzko liburu bat oparitu dio; Corella, izan ere, errege egoitza izan zen.

Erreginak kontseilariari eta Turismo zuzendari nagusi Carlos Erceri adierazi die errege-erreginek asko estimatzen dituztela Nafarroa eta hango jendea, eta oso gustura sentitu direla foru erkidegora egin dituzten bidaietan.

Bisitan, Corpas kontseilariak Kukuxumusuk Nafarroako Gobernuarentzat egin duen kanpaina berriko ikus-entzunezkoak erakutsi dizkie erreginari eta Sebastian ministroari.

Kontseilariak esan duenaren arabera, irudi berriek itxura atsegina dute, bisitariei irribarrea eragite aldera. Horren harian, Corpasek honako hau esan du: "krisi garaian, Nafarroak berritzearen aldeko apustua egin du".

Corpas kontseilariak, halaber, standaren barruan dagoen frontoia eta pilota modalitateen gaineko materiala erakutsi dizkie.

Izan ere, foru erkidegoaren asmoa da produktu turistiko berri bat ezagutzera ematea: pilotaren ibilbidea.

Sofia erreginak galdetu dio pilota joko birtualik ba al dagoen, eta kontseilariak esan dio pilotari profesionalak arituko direla pilotan benetan jokatzen, erakustaldiak egiten.

Corpasek gogoratu du, orobat, frontoiak, kirola egiteko ez ezik, biltzeko eta festak ospatzeko baliatzen dituztela Nafarroako herri txikietako biztanleek .

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa