(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esleitu dituzte Iruñeko eskualdean babestutako 937 etxebizitza eraikitzeko lursailak osteguna, 2011.eko urtarrilak 20

Etxebizitza horietatik 690 erosteko izango dira eta 247 errentan hartzeko


Transcripción textual del video

Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, Nafarroako Gobernuaren lurzoru lehiaketako 18 lursail sorten esleipendunak zeintzuk diren esan du; Iruñeko lursail horietan 937 etxebizitza babestu eraikiko dituzte. Etxebizitza horietatik 690 erosteko dira, eta gainerakoak, 247, errentan hartzeko (erregimen horretako esleipendunen berri 2010. urte amaieran eman zuten).

Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, Nafarroako Gobernuaren lurzoru lehiaketako 18 lursail sorten esleipendunak zeintzuk diren esan du; Iruñeko lursail horietan 937 etxebizitza babestu eraikiko dituzte.

Etxebizitza horietatik 690 erosteko dira, eta gainerakoak, 247, errentan hartzeko (erregimen horretako esleipendunen berri 2010. urte amaieran eman zuten).

Egongo dira babes ofizialeko 470 etxebizitza eta prezioa jarritako beste 467 etxebizitza. Hiru eremutan egongo dira banatuta: Lezkairun 11 lursail sorta daude eta 512 etxebizitza egingo dituzte, Erripagañan lau lursail sorta daude (hiru Burlatako Udalari dagozkio) eta 279 etxebizitza egingo dituzte, eta Mutiloan hiru lursail sorta daude eta 146 etxebizitza egingo dituzte.

Prezioari dagokionez, 80 metro koadroko babes ofizialeko etxebizitzak, 12 metro koadroko garaje eta sei metro koadroko trasteleku eta guzti, 147.100 euroan jarriko dituzte (158.900 euroan, BEZ barne). Modu horretako etxebizitzek, prezioa tasatuta, 169.700 euro balioko dute (183.000 euro, BEZ barne). Prezio horri kendu behar zaio etxebizitza babestuak erosteagatiko diru-laguntza eta zerga aringarria; izan ere, Nafarroan eutsi diete neurri horiei, ministerioak estatuko gainerako erkidegoetan kendu egin dituen arren.

Salanuevaren hitzetan, "lursailak 18 sortatan banatu dituztenez, 14 sustatzailek lortu dute etxebizitzak eraikitzeko lurra. Nafarroako Gobernuaren lehiaketa horri esker, beraz, lanpostu ugari sortuko dira (profesionalen iritziz, etxebizitza bat egiteko 1,7 langile behar dira; beraz, 1.590 lagunentzako lana sortuko dute), krisi ekonomikoak izugarri kaltetu duen sektore horretan. Nafarroan gainerako erkidegoetan baino hobeto gaude, etxebizitza arloan krisiari aurre egiteko neurriak jarri ditugulako eta sektoreak eta herritarrek neurri horiek oso ondo hartu dituztelako". Kontseilariak, halaber, sustatzaileek aurkeztutako proiektuak kalitate handikoak direla esan du: "Jaso ditugun 150 eskaintzetan proiektu handinahitsuak aurkeztu dituzte, kalitatezko materialak eta elementu eramangarriak eskaini dituzte. Hala, lehiaketa irabazi duten proposamen guztiek A edo B energia sailkapena dute".

Lurzoru lehiaketa iazko uztailean deitu zuen Vinsak, eta Nasursak gestionatu du; biak Nafarroako Gobernura atxikitako sozietate publikoak dira. Zehazki, 29 enpresen 150 eskaintza jaso zituzten, eta eskaintza horiek epaimahai batek balioetsi ditu; epaimahaia osatu dute Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu Departamentuko eta Vinsa sozietateko ordezkariek. Besteak beste, zenbatetsi dituzte esperientzia, sustatzailearen eta eraikuntza enpresaren kaudimena, diseinua, materialak eta instalazioak.

Epeei dagokienez, obrak aurtengo bigarren seihilekoan hasi eta 2013ko udan amaitzea espero dute. Etxebizitzak esleituko dituzte etxebizitza babestuen eskatzaileen errolda medio; errolda hori martxoan jarriko dute indarrean.

Esleipendunak

-

1. sorta: Erripagañako H 3.2 lursaila, tasatutako 75 etxebizitza babestu eraikitzeko (saltzeko), Abaigar-Tellechea ABEEari esleitu diote.
- 2. sorta: Erripagañako H 3.3 lursaila, tasatutako 78 etxebizitza babestu eraikitzeko (saltzeko), Apisa-Nasipa ABEEari esleitu diote.
- 3. sorta: Erripagañako H 3.4 lursaila, tasatutako 74 etxebizitza babestu eraikitzeko (saltzeko), Luis Martinez Benito-Sarriguren Constructora Promotora ABEEari esleitu diote.
- 4. sorta: Lezkairuko L 43.1 lursaila, tasatutako 59 etxebizitza babestu eraikitzeko (saltzeko), Procecsa-Proginsa ABEEari esleitu diote.
- 5. sorta: Lezkairuko L 43.2 eta 43.3 lursailak, tasatutako 42 etxebizitza babestu eraikitzeko (saltzeko), Promociones Estella Urbana-Construcciones Garnica y Cortes ABEEari esleitu dizkiote.
- 6. sorta: Lezkairuko L 43.4 eta 43.5 lursailak, tasatutako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko (saltzeko), Promociones Urbanas de Navarra-Muro y Leon ABEEari esleitu dizkiote.
- 7. sorta: Lezkairuko 47.1 lursaila, babes ofizialeko 67 etxebizitza eraikitzeko (errentan hartzeko), Adania Residencial enpresari esleitu diote.
- 8. sorta: Lezkairuko 47.2 eta 47.3 lursailak, babes ofizialeko 39 etxebizitza eraikitzeko (errentan hartzeko), Adania Residencial enpresari esleitu dizkiote.
- 9. sorta: Lezkairuko 47.4 lursaila, babes ofizialeko 41 etxebizitza eraikitzeko (errentan hartzeko), Cogremasa-Cogremasa Activos Inmobiliarios ABEEari esleitu diote.
- 10. sorta: Lezkairuko L2 lursaila, babes ofizialeko 48 etxebizitza eraikitzeko (errentan hartzeko), Cogremasa-Cogremasa Activos Inmobiliarios ABEEari esleitu diote.
- 11. sorta: Lezkairuko L55 lursaila, babes ofizialeko 35 etxebizitza eraikitzeko (saltzeko), 2010 Plazaola GSI ABEEari esleitu diote.
- 12. sorta: Erripagañako F3.1 lursaila, babes ofizialeko 52 etxebizitza eraikitzeko (errentan hartzeko), Adania Residencial enpresari esleitu diote.
- 13. sorta: Mutiloako P9 lursaila, babes ofizialeko 52 etxebizitza eraikitzeko (saltzeko), Promociones Urbanas de Navarra-Muro y Leon ABEEari esleitu diote.
- 14. sorta: Mutiloako P28 lursaila, tasatutako 50 etxebizitza babestu eraikitzeko (saltzeko) Construcciones Sanzol SAU enpresari esleitu diote.
- 15. sorta: Mutiloako P7 eta P8 lursailak, tasatutako 44 etxebizitza babestu eraikitzeko (saltzeko) Promociones Erro y Eugui SL enpresari esleitu dizkiote.
- 16. sorta: Lezkairuko A7.3 lursaila, babes ofizialeko 68 etxebizitza eraikitzeko (saltzeko), IC-Inmovest ABEEari esleitu diote.
- 17. sorta: Lezkairuko A7.1 eta A7.2 lursailak, babes ofizialeko 33 etxebizitza eraikitzeko (saltzeko), Avanco SA de Gestión Inmobiliaria ABEEari esleitu dizkiote.
- 18. sorta: Lezkairuko A7.4 eta A7.5 lursailak, babes ofizialeko 35 etxebizitza eraikitzeko (saltzeko), Grupo Irabia ABEEari esleitu dizkiote.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa