(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Untxien populazioak eragindako kalteak erdira murriztu dira 2008tik osteguna, 2011.eko urtarrilak 20

Sanzberro kontseilaria Nafarroako Ehiza Federazioarekin bildu da leporido horiek Nafarroa hegoaldean duten eragina aztertzeko


Sanzberro kontseilariak Nafarroako Ehiza Federazioarekin egindako bilera.

Sanzberro kontseilariak Nafarroako Ehiza Federazioarekin egindako bilera. ( irudia handitu )

Nafarroa hegoaldeko zelaietan untxi gehiegi egotearen ondorioz eragindako kalteak erdira murriztu dira azken lau urteetan. Espezie zinegetiko horren eraginaren analisia egitea izan da Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak eta Nafarroako Ehiza Federazioko ordezkariek gaur goizean egindako bileraren xedea.

Bileran untxiek nekazaritzan eragindako kalteen bilakaera eta Nafarroako Gobernuak kalteak prebenitzeko emandako laguntzak aztertu dira.

2010ean, Nafarroako Gobernuak, untxi gehiegi egoteagatik nekazaritzan eragindako kalteen ondoriozko kalte-ordainak 117.154 eurotan tasatu ziren, 2008ko zifraren erdia, orduan 236.500 euro izan baitziren. Lau urteko aldian, beherakada horren inflexio puntua 2009an gertatu zen, orduan 150.000 euroko kalteak diruz lagundu baitziren, eta iaz 234.170 eurokoak.

Kalteen murrizketa hori aldeko baldintza meteorologikoengatik geratatu da, udaberriko euriei esker laborantzak berreskuratu egin baitziren. Horrez gain, espezie horren gain presio zinegetiko handiagoa dago eta esparruetan prebentziozko neurriak ezarri dira.

Hauek dira kalterik handienak izan dituzten laborantzak, ordenan jarrita: garagarra, garia, brokolia eta artoa, eta jarraian olibondoa eta mahastia. Arlo geografikoen arabera, kalterik handienak Erriberan gertatu dira, eta udalerri kaltetuenak Tutera, Corella eta Cascante dira, zerrendako hurrengo udalerrietatik nahiko urrun daudenak: Ablitas, Fontellas, Caparroso eta Alesbes, eta neurri txikiagoan, Faltzes, Ribaforada, Contruénigo, Artaxoa eta Azkoien.

Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko Foru Legearen arabera, esparruetako kudeatzaileen erantzukizuna da fauna zinegetikoa eta horrek eragindako kalteak kudeatzea, baina Nafarroako Gobernua eragile zinegetikoekin lankidetzan aritzen da kalteak kontrolatzeko eta esparruek ordaindu beharreko kalte-ordainen %50eraino diruz laguntzen du. 2010ean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 364.848 euro eman ditu kalteen prebentziorako laguntzetan, eta 117.154 euro kalte-ordainetarako diru-laguntzetan. Hau da, 482.003 euro eman ditu guztira.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ehiza baimen bereziak eman zituen untxien gaineko presio zinegetikoa handitzeko eta denboralditik kanpo, gauez eta tranpak eta hudoak erabiliz ehizatzea baimendu zuen, azken horiek normalean debekatuta egon arren.

Horrez gain, neurri zuzentzaile eta prebentiboen plan bat abian jarri zuen, hiru esparrutan garatzen dena: 1) laguntzak antolamendu zinegetikoaren planetarako, presio zinegetikoa esparruko faunaren ezaugarrietara egokitzeko aukera ematen dutenak; 2) laguntzak kalteak prebenitzeko eta habitata hobetzeko: esparruek abian jarritako neurrien kostuaren %50 diruz laguntzen da; 3) zaintzaileak kontratatzea ehiza eta hartutako neurriak arautzeko.

Gaur goizean egindako bileran, Sanzberro kontseilariaz gain, Andrés Eciolaza Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak parte hartu du, eta Ehiza Federazioa ordezkatuz, José Ángel Ramírez lehendakariak, José Juan Lavilla lehendakariordeak eta Manuel Parrilla, Ángel García, Ángel Morrás, José Ángel Pérez eta Florentino Sola kideek.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa