(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako autobietan luzeena den Esako tunelaren bi hodiak egin dituzte

ostirala, 2011.eko urtarrilak 21

Obrak planean ezarritako epeen arabera ari dira gauzatzen: 5. zatiaren %50 eta 4. zatiaren %25 eginda daude


Alba kontseilaria eta autobiako teknikari eta langileak.

Alba kontseilaria eta autobiako teknikari eta langileak. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, Pirinioetako autobiaren 4. eta 5. zatietako obrak ikustera joan da gaur goizean; 4. zatiaren %25 eta 5. zatiaren %50 eginda daude.



Bisitan kontseilaria gustura agertu da, langileak jarritako epeak betetzen ari direlako; izan ere, helburua da autobiaren Nafarroako zatia 2011ko abenduan amaitzea. Alde horretatik, Albak nabarmendu du Esako tunelaren zulatzea oso garrantzitsua dela: "Era honetako obren une larriena bi tunelak zulatzea da. Behin Esako tunela zulatuta, beste lan garrantzitsu batean jarri behar dugu arreta: Ledeako tunelaren zulaketan jarritako epeak eta helburuak betetzea".

Halaber, Alba kontseilariak esan du obra hori garrantzitsua dela ekonomia aldetik, bai orain, bai etorkizunari begira: "Nafarroa 2012 Planean jasotako azpiegitura horri esker, orain 450 lagun ari dira lanean; gainera, behin obrak amaituta, Nafarroako ipar-mendebalderako sarbideak hobetu egingo dira (Irunberri, Zangoza, Esa, Erronkari eta Salazar), eta horrek ekonomia garatzea ekarriko du, Nafarroako beste leku batzuetan gertatu den moduan.“

Obren egoera

Pirinioetako autobiako 4. eta 5. zatiak (16,6 kilometro) egiten ari dira orain. Eraikitzeko zailenak dira, izan ere, bi tunel, tunel faltsu bat eta hiru zubi egin behar dituzte (bat Irati ibaiaren gainean eta beste bi Esako urtegiaren hedapenean).



Nafarroako Gobernuak joan 2009ko uztailean esleitu zituen Pirinioetako autobiako 4. eta 5. zatiak ezkutuko bidesariaren sistema medio eraikitzeko obrak. Esleipenduna izan zen, hain zuzen, Iridium Concesiones de Infraestructuras SA, Construcciones Mariezcurrena SL eta Construcciones Luciano Elcarte SL enpresek osatutako aldi baterako elkartea. Elkarte hori arduratuko da, halaber, Nafarroako errepide zatia zaintzeaz. Obra berrirako inbertsioa 222.085.119 eurokoa izango da.

Judaren Benta eta Esa arteko zatiak, hau da, 4. zatiak, 10,155 kilometro dauzka. Irunberriko loturan hasi eta 5. zatiaren hasieran amaitzen da, Esako udalerrian. Zati horretako gune bereziak dira Irati gaineko biaduktua (200 metro), Ledea eta harrobiaren artean autobia estaltzeko egitura (128 metro) eta Ledeako tunelak (890 metroko bi hori paralelo). Gaur egun, zati horren %25 dago eginda.

Esa eta probintziako mugaren arteko zatiak 6,526 metro dauzka; 4. zatian hasi eta probintziako mugan amaitzen da, eta %50 eginda dago. Zati horretan ere hiru gune berezi daude: Esako tunela (1.585 metroko bi hodi paralelo), I biaduktua (455,5 metro) eta II biaduktua (125 metro).

Autobiak Nafarroan egiten duen bidean, 5. zatiko I biaduktua da luzeena eta %55 eginda dago. Biaduktuak 455,5 metro eta 11 bao dauzka; baoek 36,5 eta 46,5 metro arteko luzerak dauzkate (gehienak 41 metrokoak dira). Hormigoi armatuzko bi horma bular dauzka, pilote gainean zimendatuta, eta galtzadako hamar zutabe (guztira 20). Zutabe garaienak 55 metro dauzka eta txikienak 20,5 metro. Zutabe hutsak dira, 4x2 metrokoak, eta hormigoizko paretak dauzkate, 30 cm-ko lodierakoak. Zutabeak enkofratze igokarien bitartez egin dituzte.

Biaduktua egiteko 70.000 m3 zulatu dituzte, eta jarriko dituzte 2.000.000 kilo altzairu, armadura gisa, eta 15.000 m3 hormigoi.

Beste biaduktuak 125 metro luze dauzka eta %75 eginda dago. Biaduktu hori 41 eta 42 metro bitarteko hiru baotan zatituta dago; lur armatuzko bi horma bular eta bitarteko bi zutabe dauzka, 23 eta 21 metrokoak. Zutabeak hutsak dira, 4,2 metrokoak eta hormigoizko paretak dauzkate (0,3 metro).

Biaduktu horretako zutabeak ere enkofratze igokarien bitartez egin dituzte. Horma bularrak, zutabeak eta leihoburuak egikaritu dituzte, eta hirugarren baoko habeak eta aurrelauzak ere jarri dituzte.

Esako tuneleko lanen deskribapena


 

Esako tunelak Leireko mendilerroa zeharkatzen du eta norabide bakarreko bi hodi paralelo dauzka, 1.585 metrokoak.

Ezkerreko hodia 168 egunean egin dute; 107.780 m3 material atera dute eta 443 leherketa egin dituzte, 66.473,13 kilo leherkarirekin. Eskuineko hodia 147 egunean egin dute; 107.780 m3 material atera dute eta 488 leherketa egin dituzte, 73.073 kilo leherkarirekin. Tunela 225 egunean zulatu dute (egunean 24 orduan aritu dira lanean, 8 orduko txandatan, salbu larunbat arratsaldeetan eta igandeetan) eta egunean hodiko 2,5-3 leherketa egin dituzte, batez beste; beraz, hodi bakoitzean eguneko 6-11 metro egin dituzte aurrera.

Horretarako, austriar metodo berria erabili dute: tunela leherketekin zulatzen da eta eutsi buloiekin, metalezko zertxekin eta hormigoia jaurtiz.

Metodoak bi fase dauzka: lehenbizikoan goialdeko zona zulatzen da, eta bigarrengoan, zulaketa fasea amaitu ondoren, behean geratzen den lurra induskatzen da, tunelaren kotara heldu arte.
Dokumentazioa:
Datos del avance del tunel deYesa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa