(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astelehenean irekiko da EGA titulua lortzeko matrikula epea ostirala, 2011.eko urtarrilak 21

Euskararen gaitasun agiria lortzeko lehen proba apirilaren 9an izango da


Nafarroako Gobernuak astelehenean, urtarrilak 24, irekiko du 2011. urteko

EGA (euskararen gaitasun agiria) azterketarako lehenengo deialdirako matrikula epea . Izena emateko epea otsailaren 5ra arte irekita egongo da, eta ziurtagiria lortzeko lehenengo proba apirilaren 9an izango da.

Probak egin ditzakete 2010eko abenduaren 31n 16 urte beteta dituztenek. Hala ere, Nafarroan izena ematen duten hautagaiek ezin izango dute deialdi berean Euskal Autonomia Erkidegoan izena eman.

Inskripzioa Hezkuntza Departamentuan egin behar da (Santo Domingo kaleko 8. zk., Iruñea), 8,30etik 14,30era, izaera orokorrarekin 22 eurokoa izango den tasa ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera. Lehen mailako familia ugariek 11 euro ordaindu behar dituzte, eta bigarren mailako familia ugarientzat eta funtzionarioen seme-alabentzat matrikula doakoa da.

Azterketak hiru zati ditu. Lehenengo zatiak (atariko proba) test motako 90 galdera ditu, gramatikari eta hizkuntza baliabideei buruzkoak, hizkuntzaren gaineko ezagutzak ebaluatzeko, baita ahozko ulermenaren eta irakurketa ulermenaren proba bat ere. 100 puntuko gehiengo kalifikaziotik gainditzeko 65 lortu behar dira.

Bigarren probak bi ariketa ditu. Ariketa batean, hautagaiek idazlan labur bat egin behar dute (gutxienez 150 htiz dituen gutuna, oharra edo antzekoa) eta bestean, testu luze bat (gutxienez 250 hitzeko testu bat, epaimahaiak proposatutako gai bati buruz).

Lehenengo bi probak gainditu ondoren, ahozko proba egin behar da. Bost minutuko azalpena eman behar da, hau da, epaimahaiak proposatutako gai baten laburpena, eta hamar minutuko eztabaida zenbait hautagairen artean.

EGA tituluak ziurtatzen du pertsona batek euskara modu operatiboan menderatzen duela, eta titulua duenak bere burua euskararen ezagutza behar duten lanpostu guztietara aurkeztu ahal izango duela. Ziurtagiria C1 mailako titulua da Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan.

Euskara ikastaroak

Zubiarte euskaltegi publikoak , Hezkuntza Departamentukoaren mendekoak, astelehen honetan, urtarrilak 24, irekiko du 2010-2011 ikasturteko bigarren lauhilekoari dagokion matrikula epea. Izena emateko epea irekita egongo da urtarrilaren 28ra arte www.navarra.es helbidean, Zerbitzuak atalean.

Helduen irakaskuntzarako irakaskuntza zentroak EGA ziurtagiria prestatzeko ikastaro presentzialen eta erdipresentzialen eskaintza, autoikaskuntzako ikastaroak eta elkarrizketa ikastaro zehatzak ditu. Eskolak otsailaren 14an hasiko dira, 2011ko ekainaren 9ra arte.

Eskaintza horren barruan unibertsitatez kanpoko irakasleei bideratutako ikastaroak daude. Bi ikaskuntza maila daude: presentziala, astean sei ordukoa, astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan; eta autoikaskuntzakoa, astean banakako laneko lau ordu dituena, ordenagailu batekin, astean bi orduko elkarrizketa saio presentzial batekin eta eta aldian-aldian aldizkako tutoretza saio batekin.

Informazio gehiago 848 426 588 telefono zenbakian edo

ikastaro@navarra.es posta elektronikoan lortu daiteke.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa