Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Herri Lan Departamentuak elurra kentzeko 9 makina mobilizatuko ditu larunbat, igande eta astelehen goizaldeetan
Izozte orokorrak asteburu osoan mantenduko dira.
Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko errepideetan asteburu osoan arretaz gidatzeko gomendioa egin du, lurralde ia osoan izozteen arriskua baitago.
Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) arrisku moderatuaren maila mantentzen du, Nafarroako Pirinioetan -8º-ko gutxieneko tenperaturak egin ditzakeelako, eta Nafarroa erdialdean eta Erriberan, -5º eta -4º-ko gutxieneko tenperaturak, hurrenez hurren. Egoera hori datozen egunetan mantenduko da, gutxienez astelehenera arte. Modu berean, AEMETen arabera, ez da prezipitazio esanguratsurik gertatuko.
Hori dela eta, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, larunbat, igande eta astelehen goizaldean, elurra kentzeko 9 makina mobilizatuko ditu eta, batez ere, prebentziozko eginkizunak egingo dituzte. Makina horiek ibilgailu gehien dituzten errepideak zeharkatuko dituzte, baita izotz gehien izan dezaketenak ere, hala nola Pirinioetako eta Pirinioen aurreko haranetakoak, Baztan haranekoak eta Urbasa eta Sakana inguruetakoak.
Nafarroako Gobernuak gidariei Trafiko agenteen eta informazio panelen jarraibideak betetzeko eskatu diete. Errepideen egoerari buruzko informazio gaurkotua
www.navarra.es helbidean dago, baita 900 400 100 doako telefono zenbakian ere.