(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azkoiengo osasun zentroan bost kontsultategi gehiago izango dituzte, instalazioak handitzeko obrak amaitu ondoren astelehena, 2011.eko urtarrilak 24

Gobernua eta Udalbatza zentroa birmoldatzeko eta handitzeko proiektuaren lehen faseko obrak ikustera joan dira


Aldaba, Esparza, Caballero lehendakariordea, Basarte, Sanz Lehendakaria, Kutz kontseilaria, Palacios, Arbona eta Miranda lehendakariordea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua, Miguel Sanz Lehendakaria buru zela, Azkoiengo osasun zentroa ikustera joan da, lokalak birmoldatzeko lehen fasea amaitu baitute.

Bisitan, herriko alkatea, Juan Jesus Basarte, eta hainbat zinegotzi izan dituzte lagun. Gobernuaren ohiko bilera amaitu ondoren joan dira osasun zentrora, bilera Azkoienen bertan egin dute eta.

Birmoldaketa proiektuari jarraiki, solairu berri bat jarri diote zentroari eta, horrela, 122 metro koadro gehitu dizkiote. Zehazki, liburutegia eta komun pribatuak eraitsi dituzte, egitura sendotzeko eta lehen solairua egiteko; solairu horretan zentroaren espazio pribatuak jarri dituzte, besteak beste liburutegia eta larrialdietako langileen atsedenlekuak.

Halaber, beheko solairuan bi kontsultategi berri, esterilizazio areto bat eta komuna jarri dituzte, lehen solairura igotzeko eskailerez gain.

Handitze proiektua Iñigo Esparza arkitektoak idatzi du eta lehen faseko obrak Construcciones Mariezcurrena SL enpresak egin ditu, 281.342 euroren truke.

Kontsultategi berriak jarrita, aurten proiektuaren bigarren fasea gauzatzeko espazioa libratu dute. Bigarren fase horretan zentroa birmoldatu eta berrantolatuko dute:

atsedenlekuak larrialdietako kontsultategi gisa jarriko dituzte, sarbidea aldatuko dute eta zerbitzu horretarako erabil daitezken hiru kontsultategiak elkartuko dituzte. Larrialdietarako eta administraziorako orain dagoen espazioan bi kontsultategi, artxiboa, biltegi bat eta administrazio eremua jarriko dituzte. Amaitzeko, erabilera anitzeko aretoa berreskuratuko dute, sarrera nagusia birmoldatuko dute, itxarongeletako zorua eta argiak aldatuko dituzte eta zentroko gainerako lekuak margotuko dituzte. Obra horiek ekainean hasteko asmoa dute eta proiektuko aurrekontua 390.000 eurokoa da; proiektua oraindik esleitu gabe dago.

Azkoiengo osasun zentroa Etengabeko Arretako Gunea da: gau eta egun ematen dute osasun arreta, urteko egun guztietan. Horregatik egingo dituzte obrak bi fasetan, arreta ez etete aldera.

Azkoiengo oinarrizko osasun eremua Azkoien, Faltzes, Funes eta Marcillako zentroek osatzen dute; zona horretan, guztira, 14.285 lagunek dute osasun txartela. Azkoiengo zentroan 41 profesional daude lanean: 9 mediku orokora, 2 pediatra, 11 erizain, 6 administrari, gizarte langile bat eta, landa larrialdietarako zerbitzuan 6 mediku eta 6 erizain
.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa