(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak autonomia-erkidegoen eta aurrezki-kutxen eginkizun “giltzarria” defendatu du “Espainiaren kohesiorako eta lurralde-garapenerako” astelehena, 2011.eko urtarrilak 24

Lehendakariak gobernu autonomiko eta aurrezki-entitate batzuek egindako gehiegikeriak "guztien artean ordaindu nahi izatea" kritikatu du


Sanz Lehendakaria komunikabideen aurreko agerraldian, Azkoienen egindako gobernu-saioaren ostean. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak

Foru Gobernuak gaur Azkoienen egindako saioaren ostean komunikabideen aurrean agerraldia egin du, eta autonomia-erkidegoek eta aurrezki-kutxek "Espainiaren kohesiorako eta lurralde-garapenerako" eginkizun "giltzarria" dutela defendatu du. Lehendakaria oso kritiko agertu da "gehiegikeriei buruz hitz egiten denean ematen den mezu orokorrarekin", erakunde horiei aipamen eginez. Sanzek esan duenez, "gehiegikeriak kutxa batzuetan eta banku batzuetan egiten dira, ez guztietan". Autonomia-erkidegoen eginkizunari eta horiek pilatzen duten zorrari dagokienez, Lehendakariak esan du "Adminsitrazio Zentralak gobernu autonomikoek baino erru handiagoa duela eta azken horren zorra hirukoitza dela".

Sanz Lehendakariak gobernu autonomikoen eginkizuna defendatu du, horiek baitira herritarrei zerbitzu "oinarrizko eta unibertsalak" ematen dizkietenak. Hori dela eta, gobernu autonomikoek "finantzazio handiagoa behar dute, sektore batzuetan, hala nola hezkuntzan eta osasunean, ezin baita atzera egin".

Aurrezki-kutxek Basilea IIIn adostutakoa bete ahal izateko birkapitalizazio beharrari dagokionez, Sanzek "berezko bitartekoak kalitateari eta kantitateari dagokionez handitzeko beharra defendatu du, kaudimena handitzeko eta higiezinen sektorearen beherakadaren ondorioz pilatzen duten berankortasuna gutxitzeko". Horrez gain, Sanzen esanetan, birkapitalizazio horretarako "finantza merkatuak agertoki egokia dira".

Hala ere, Miguel Sanzek kritikatu egin du aurrezki-kutxak krisiaren eragile moduan "kriminalizatzeko" egin den ahalegina: "higiezinen burbuila ez da zartatu kutxengatik, alderantziz baino, kutxak subjektu pasibo negatiboak eta zartada jasan dutenak izan dira", azaldu du Lehendakariak. Horrez gain, kutxek azken urteetan gizate ekintzaren bidez garatutako lana defendatu du, hainbat arlotan, hala nola, mendekotasuna, ikerketa eta ondare historiko-artistikoa. "Gizarte ekintzaren %30 horri esker gizartea hobetu egin da, eta hori ez litzateke gertatuko sozietate anonimoen aurrean egonez gero, horietan dirua akziodunen poltsikora joango litzateke eta", gehitu du Nafarroako Lehendakariak.

Dokumentazioa:
Intervención Presidente

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa