(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gripe epidemia behera egiten hasi da Nafarroa osoan asteartea, 2011.eko urtarrilak 25

Hala ere, haur gehiagok daukate gripea: 100.000 biztanleko 610 kasu daude


Aurreikusi bezala, urtarrilaren 16tik 22rako astean gripearen eraginak behera egin du Nafarroa osoan.

Gripea Zaintzeko Sareak emandako datuen arabera, 2011ko hirugarren hastean 100.000 biztanleko 290 kasu egon dira. Gripe epidemiaren asterik gogorrena urtarrilaren 9tik 15erakoa izan zen: 100.000 biztanleko 440 kasu egon zien.

Aipatu beherakada adin multzo guztietan gertatu da, salbu 15 urtetik beherakoen multzoan; izan ere, haur gehiago daude gripearekin: 100.000 biztanleko 610.

Kalte gutxien 65 urtetik gorakoei egin die gripeak: 100.000 biztanleko 70 kasu daude (epidemiatzat hartzen da 65 kasu edo gehiago daudenean).

Osasun laguntzari dagokionez, gripearekin zerikusia duten larrialdiek behera egin dute, baina pneumoniagatiko kontsultek ere, bai lehen mailako arretan, bai ospitaleetako larrialdietan.

Aurtengo hirugarren astean 16 lagun ospitaleratu dituzte A H1N1 gripearekin.

Orain arte ospitaleratutakoen %57k gaixotasun kronikoak zeuzkan, %8 haurdun zeuden, %3 oso gizen zeuden, %4 asmatikoak ziren, %6 adindunak, eta %22k ez zeukan arrisku faktore ezagunik.

Ospitaleratutakoen %79 gripearen kontrako txertoa hartu gabe zeuden
.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa