(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria eta Gonzalez-Sinde ministroa izan dira 2010 Antolaketa Batzordearen bilerako buruak asteartea, 2011.eko urtarrilak 25

Datorren urtean Navas de Tolosan borroka egin zutela zortziehun urte eta Nafarroa Gaztelari atxiki zitzaiola bostehun urte izango dira, eta hori dela eta antolatu dituzten jardueren berri eman dute batzorde zientifikoek


Sinde ministroari Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren bulego ofizialean egin diote harrera.

Sinde ministroari Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren bulego ofizialean egin diote harrera. ( irudia handitu )

Gaur goizean, 2012 Antolaketa Batzordeak bilera egin du, Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesmaren zuzendaritzapean eta Kultura ministroa, Angeles Gonzalez-Sinde han zela. Batzordearen zeregina da Navas de Tolosako borrokaren (1212) eta Nafarroa Gaztelari atxikitzearen (1512) urteurrenak direla eta 2012rako jarduera programa antolatzea.

Aurrez, Sanz Lehendakariak harrera egin dio ministroari, Nafarroako Jauregian, eta harekin hizketan aritu da, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballerorekin, Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramon Corpasekin eta Gobernuaren Nafarroako ordezkaria Elma Saizekin

.

Antolaketa Batzordearen bilerako helburua zen bi batzorde zientifikoak orain arte antolatu dituzten jarduerak bateratzea.

Funtsean, batzorde zientifikoek (oroitzapen bakoitzerako bana dago) programatutako jardueren berri eman dute eta, gainera, diseinatu dituzten logotipoa eta web orria aurkeztu dituzte; web orriaren asmoa da jarduerak ezagutzera ematea.

Bilera hasteko, Sanz Lehendakariak hitz egin du, Antolaketa Batzordeko buru gisa, eta nabarmendu du helburu hau lortzeko ari direla lanean: "gure iragana ezagutzeko benetako ekarpen berritzailea egitea eta gure historiaren gaineko interesa eta azterketa zehatzak egiteko gogoa sustatzea".

Sanzek honako hau ere esan du:

"Oroitzapen bikoitza da, eta espero dugu zientzia aldetik zorrotza eta gizarte aldetik irekia izatea. Historiak herrien nortasun marka gisa daukan garrantziaz sakonaraztea".

Ministroa Carlos II.a Gaiztoaren bihotzari begira, kartularioei buruzko erakusketan.

Ministroa Carlos II.a Gaiztoaren bihotzari begira, kartularioei buruzko erakusketan. ( irudia handitu )


Azkenik, Kultura ministroari eskertu dio batzordean parte hartzea, sinbolizatzen baitu "antolatuko ditugun ekitaldiek estatuan eta nazioartean garrantzia izateko behar duten bultzada emateko konpromisoa".

Gero, Gonzalez-Sinde ministroak hartu du hitza:

"Duela zortzi mende antzeko kausak geneuzkan eta duela bost mende bat egin genuen. (…) 2012ko oroitzapen ekitaldiek balio behar dute azpimarratzeko aurrean dugun bidea denen bidea dela".

Ministroak honako hau ere esan du: "Nafarroako orain dela gutxiko historiak egiaztatzen du erregimen bereziko erkidegoak aurrerapenaren eta modernitatearen eredu izan daitezkeela, idiosinkrasia alde batera utzi gabe eta sentsibilitate desberdineko jendearen bizikidetza kaltetu gabe.

Askatasuna, konpromisoa eta errespetua batera eraiki behar ditugu. Eta 2012. urtea horretan tematzeko garrantzitsua da".

Corpas kontseilariak azaldu du hainbat lan ildo jarri dituztela martxan eta sortutako taldeetan estatuko, Europako eta Amerikako zenbait unibertsitateko historialari ospetsu ari direla parte hartzen.

Gaur hasi eta 2012. urte amaitu arterako antolatu dituzten jardueren berri eman du: historiako adituen bi bilera zientifiko garrantzitsu, oroituko diren gertakari eta garaiei buruzko lau erakusketa eta ikerketa proiektuak.

Argitalpenak ere egingo dituzte, adituentzat, jende guztiarentzat, oro har, eta haur eta gazteentzat. Halaber, antolatuko dituzte proiektu didaktikoak, liburutegietarako ekintzak eta gazte eta ikasleentzako jarduerak; musika, zinema eta antzezpen programak; eta turismo jarduerak. Jarduera turistiko garrantzitsuena da "Konkistaren Bidea" izeneko ibilbide turistikoa

.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Dicurso Ministra González-Sinde.doc
Discurso Presidente Sanz.doc
Página web celebraciones 2012

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa