(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 806 etxebizitza babestu emango ditu aurten asteartea, 2011.eko urtarrilak 25

Alokairuaren kasuan, etxebizitzaren balioaren %75era arteko laguntzak ematen jarraituko du

Transcripción textual del video

Vinsa sozietate publikoak, Nafarroako Gobernuaren mendekoak, aurten 806 etxebizitza babestu emango ditu guztira: salerosketako 654 etxebizitza eta alokairuko 152 etxebizitza. Sustapen horietarako kalkulatutako inbertsioa 96 milioi eurokoa da.

Salerosketako etxebizitzetatik 602 Iruñerrian daude, 36 Agoitzen eta 16 Altsasun. Alokairuko etxebizitza guztiak Iruñerrian daude.

Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak datu horiek prentsaurrekoan eman ditu. Kontseilariak azaldu duenez, etxebizitza guztiak (alokairukoak izan ezik, horien kanpaina behin betiko kalifikazioarekin egiten baita, hau da, etxebizitza amaituta dagoela) esleitu dira, Agoitzeko eta Altsasuko sustapenei dagozkienak izan ezik, kasu horietan oraindik bat edo beste esleitu gabe baitago.

Vinsak 806 etxebizitza babestu emango ditu aurten

Etxebizitza blokeak Ezkaban.

Era berean, kontseilariak nabarmendu duenez, etxebizitza horiek erosi eta alokatzeko, Nafarroako Gobernuak horien balioaren %75era arteko laguntzak ematen jarraituko du, hau da, 158.000 euro salerosketako etxebizitzen kasuan, eta 450 euro inguru alokairuko etxebizitzen kasuan.

Etxebizitzen tipologiari dagokionez, Salanuevak adierazi duenez, salerosketako 654 etxebizitzetatik 572 BOE dira, eta 82 PTE; eta alokairuko etxebizitzei dagokienez, lau sustapenak gazteen alokairura bideratuta daude, eta horietako bitan, gainera, erosteko aukera dago. Puntu horretan, kontseilariak nabarmendu duenez, erosteko aukera hori egikaritzeko beharrezkoa izango da etxebizitza horietakoren bateko errentariak (82 Buztintxurin) alokairuan gutxienez 5 urte egotea. Izapide hori betetzen bada, erosteko aukera egikaritzean BOE horri dagokion salmentako gehieneko prezioari bost urte horietan ordaindutako errenten prezioaren %20ri dagokion gutxieneko zenbatekoa kenduko zaio. Etxebizitza horiek eskuratu ditzakete IPREM bider 4,5i dagozkion diru-sarrera haztatuak dituzten 35 urtetik beherako pertsona guztiek (47.000 euro bikote baten kasuan).

Salanueva kontseilariak modu positiboan baloratu du "VINSAk herritarrei etxebizitza babestuak eskaintzen jarraitzeko egiten duen lana. Izatez, azken hiru urteetan 2.000 baino gehiago eman ditu, eta datu horrek BOEak sortzearekin konpromisoa duela erakusten du. Horrez gain, kontuan izan behar da gaur egun sustatzaile pribatuak etxebizitza babestuak eraikitzeko inplikatuta daudela, eta hori oso positiboa dela herritarrentzat".

Izatez, eta Etxebizitza Ministerioko datuen arabera, Nafarroa da azken hamar urteetan biztanleko etxebizitza babestu gehien kalifikatu dituen autonomia-erkidegoa, batez bestekoa 1.000 biztanleko 31 izanda. "Bigarren autonomia-erkidegoaren, Errioxaren, aurretik gaude, bertan 23,5 baitira, baita nazioko batez bestekoaren aurretik ere, bertan 13,5 baitira. Gure autonomia-erkidegoan Espainiako batez besteko etxebizitza kopuruaren erdia baino gehiago egiten hasi dira", esan du Salanuevak. Kontseilariaren esanetan, "hori ez litzateke posible izango Nafarroako Gobernuak VINSAren bidez egiten duen ahaleginik gabe; hain zuzen ere, luzaroan BOEen eraikuntza ehunekoen buru izan da".

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa