(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Faltzesek auzokoen artean herritar txartela banatuko du zerbitzu publikoak erabili ahal izateko asteazkena, 2011.eko urtarrilak 26

Salanueva kontseilariak Udalarekin sistemari atxikitzeko hitzarmena sinatu du gaur


Faltzeseko auzokoak Nafarroako Gobernuak Toki Administrazio Departamentuaren bidez sustatzen duen herritar txartela erabiltzen hasiko dira Udaleko zerbitzu publiko batzuk erabili ahal izateko. Lehen pauso moduan, txartela igerilekuetarako erabiliko da, baina beste zerbitzu batzuetara hedatuko da, hala nola hiri-garraioa ordaintzeko eta zentro zibikora eta kiroldegira sartzeko, besteak beste.

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazio kontseilariak José Carlos García García Faltzeseko alkatearekin proiektuari atxikitzeko hitzarmena sinatu du gaur goizean. Ekitaldi horretan, Pedro Pegenaute Garde Toki Administrazio Departamentuko zuzendari nagusia eta Carlos Adín Sanz Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria egon dira. Azken horiek bertaratuei herritar txartelaren funtzionamendua eta abantailak azaldu dizkiete, besteak beste, doakoa dela, finantza-entitateekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.

Ekitaldi horretan Funes eta Miranda Arga herrietako udal ordezkariek ere parte hartu dute. Guztien aurrean, Salanuevak José Carlos Garde Faltzeseko alkateari 1.125 herritar txartel eman dizkio, Udalak auzokoen artean banatu ditzan, azken horiek zerbitzu publikoak erabili ahal izateko. Gaur egun, Faltzeseko 400 auzokok badute akreditazio hori.

Ekimenaren azken xedea auzoko edo erabiltzaile baten akreditazioa txartel bakarrean bateratzea da, udalerriko zerbitzuak erabili ahal izateko, txartelaren txipa erabilita. Era berean, bileran txartela birkargatzeko aukerari buruz hitz egin da, hiri-garraioa ordaintzeko, bizikletak alokatzeko, liburutegi-sare osoan liburuak mailegatzeko edo automobil elektrikoak birkargatzeko akreditazio moduan.

Gaur egun, Nafarroan 270.000 pertsona inguruk zerbitzu hori erabiltzen dute. Zerbitzua 65 entitatek igortzen dute, hala nola, udalek, kontzejuek, kirol-instalazioek eta kultura-zerbitzuek, baita Aranzadiko igerilekuek eta Baluartek Iruñean, Tafallako Kirol Hiriak, Iruñerriko Mankomunitateak, etab.

       

Toki Administrazio Departamentuak zenbait urte daramatza akreditazio sistema bakarra, erkidea eta Nafarroako toki entitate guztietarako balio duena zabaltzeko ahaleginean. Herritar txartelaren kasuan, Departamentua toki entitateen arteko lokarria da, Txartelen Erregistro Zentrala (TEZ) du eta proiektuari atxikitako entitateetarako txartelak hornitzen ditu. TEZi esker, erabiltzailea altan emanda dagoen instalazio guztietan txartela erabil daiteke. Horren adibidea da toki entitate batean altan emanda dagoen eta herritar txartela duen pertsona batek, adibidez Tuteran, Mendabian, Castejónen edo Iruñean, ez duela txartel berria behar, sistemari esker erabiltzaileak aurretik daukan txartela nahi duen entitate guztietan aktibatu dezake eta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa