(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak kontsulta-foroa sortu du sexu-esplotaziora bideratutako emakumeen salerosketaren aurka asteazkena, 2011.eko urtarrilak 26

Organo horrek txosten bat egingo du Foru Komunitateko prostituzio-sareei eta errealitate horri aurre egiteko prozedurei buruz


Emakumeen salerosketaren aurkako Foroaren sorrera

Sexu-esplotaziora bideratutako emakumeen salerosketaren aurkako Foroaren eratze bilera. ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria "Sexu-esplotaziora bideratutako emakumeen salerosketaren aurkako Nafarroako Foroa" sortzeko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. Foroak salerosketa-sareek esplotatutako emakumeen egoerari buruzko txostena egingo du eta erakundeek errealitate horri aurre egiteko beharrezko eta balizko pausoak proposatuko ditu.

Organoak lau eginkizun berezi esleituta ditu: lantalde teknikoa sortzea, Nafarroako Berdintasunerako Institutua buru dela eta foroan agerpena duten erakundeetako ordezkariek osatua; Nafarroako prostituzioaren diagnostikoa egitea, entitate publikoek eta gizarte-ekimeneko entitateek emakume prostitutei laguntzeko programak gauzatzeko dituzten zailtasunak azpimarratuz; Foru Komunitateko egoera eta beste autonomia-erkidego batzuetakoa konparatzea, eta administrazio publikoen eta gizarte-ekimeneko entitateen artean komunikaziorako bideak sortzea.

Foroa osatzen dute Nafarroako Gobernuko lau departamentutako ordezkariek (Gizarte Gaiak, Erakundeekiko Harramanak, Osasuna eta Justizia eta Barne Departamentua), Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, Gobernu zentralaren Nafarroako ordezkaritzak, Foruzaingoak, Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak, Iruñeko Udaltzaingoak eta gobernuz kanpoko bost erakundek: Cáritaseko Betania Zentroa, Itxaropen Gune Elkartea, Abiatze Elkartea, Nafarroako Munduko Medikuak eta Villa Teresita Erakundea.

Ekimena Nafarroako Foru Komunitateko Gizonezkoen eta Emakumezkoen I. Berdintasun Planera (2006-2010) bilduta dago. Planaren Osasuna eta Gizarte Ongizatea atalaren 4.1 helburua da "Nafarroan prostituzioan aritzen diren emakumeen baldintza sozio-sanitarioak eta laguntza programak aztertzea", eta joan den abenduaren 17an sinatutako "Emakumeen aurkako indarkeria artatzeko eta prebenitzeko koordinazio eraginkorrerako erakundeen arteko akordioan" ezarritakoari erantzuten dio. Gaur eratutako Foroak egingo duen txostena maiatzean amaituta egongo da eta erakundeen arteko akordio honen jarraipen batzordea du jomuga.

Azken hamar urteetan, Nafarroak lan-estrategia bat abian jarri du emakumeen aurkako indarkeria errotik erauzten laguntzeko. Indarkeria horren adierazpen bat sexu-esplotaziora bideratutako emakumeen salerosketa da. Azken hori indarkeriatzat hartzen dute Nazio Batuek eta Europako Kontseiluak ere. Foru Komunitatea, autonomia-erkidegoak ordezkatuz, Galiziarekin batera, Espainiako Gobernuak emakumeen salerosketaren aurkako borroka-planaren barruan sortutako foroaren kidea da.

Prostituzioa Nafarroan

Nafarroan batez ere emakumeak aritzen dira prostituzioan, eta kalkuluen arabera, 500 eta 775 emakume bitartean egoera horretan daude. Emakume horien %85ek klubetan lan egiten du, %10ek pisuetan eta %5ek kalean. Prostituten %90 baino gehiago immigrante atzerritarrak dira.

- Foru Komunitatean prostituzioan aritzen diren emakume gehienak Latinoamerikakoak, Karibekoak, Afrikakoak eta Europa ekialdeko herrialdeetakoak dira.

- Emakume immigrante gehienek ez dute egoitza eta lan baimenik, eta horregatik, indarkeria eta lan-esplotazioa ohikoak izaten dira mafia- eta proxenetismo-erakundeen aldetik.

- Prostituzioa biztanle gehien dituzten herrietan pilatzen da –Iruñea, Tutera, Tafalla eta Lizarra-, eta klub asko joan-etorri gehien izaten dituzten errepideen ardatzetan kokatzen dira: Iruñea-Zaragoza ardatza; Iruñea-Gasteiz ardatza; Iruñea-Irun ardatza. Iruñea da Nafarroan sexu-zerbitzuen kopuru handiena eskaintzen duen herria.

2008. urtean Nafarroan prostituzioan aritzen ziren 38 klub zenbatu ziren: 23 Iruñean eta Iruñerrian, 3 iparraldean, 2 Lizarra inguruan, 5 Tafalla inguruan eta 5 Tutera inguruan.

Dokumentazioa:
Intervención de la consejera García Malo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa