(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzea gomendatzen du, elurra egin dezakeelako osteguna, 2011.eko urtarrilak 27

Herri Lan Departamentuak elurra kentzeko 13 makinak osatutako dispositiboa aktibatu du badaezpada


Alerta elurteengatik

Un quitanieves circula por Elurra kentzeko makina bat Bideko Autobian, elurte baten ostean. la Autovía del Camino tras una nevada.

Nafarroako Gobernuak gidariei arretaz gidatzea gomendatu die, datozen orduetan elur-prezipitazioak egon baitezkezke, Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) egindako iragarpenaren arabera.

AEMETen arabera, ostegunean, urtarrilak 27, hodei ugari egongo dira zeruan, eta egunaren bigarren erdian prezipitazio ahulak egon daitezke, batez ere Foru Komunitatearen hegoaldeko erdian. Elur-kota 500 eta 700 metro bitartean kokatuko da, eta kota baxuagoetan elurra bota dezake. Zehatz esanda, AEMETen esanetan 4 zentimetrora arte pilatu daitezke Nafarroa Erdialdean, eta 3 zentimetrora arte Erriberan.

Tenperaturak berdin eutsikio dio, edo apur bat gora egingo du, eta izozteak orokorrak izango dira, ahulak edo moderatuak. Hori dela eta, errepideetan izotz-plakak sortzeko arriskua dago.

Bide-sarea segurtasun-baldintzetan irekita izateko, Herri Lan Departamentuko Errepideen Kontrol Zentroak elurra kentzeko 13 makinak osatutako dispositiboa antolatu du, eta 18.00etatik aurrera aktibatzeko prest egongo da, beharrezkoa izango balitz.

Nafarroako Gobernuak gidariei trafiko-agenteen jarraibideei eta informazio-panelei jaramon egiteko gomendatu die. Errepideen egoerari buruzko informazio gaurkotua

www.navarra.es web atarian eta 900 400 100 doako telefono-zenbakian dago.
Dokumentazioa:
Recomendacionesnieveyfriointenso.doc
Estado de las carreteras
Predicciones AEMET

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa