Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bisitak gaztelaniaz eta euskaraz egingo dituzte, hileko lehen eta hirugarren larunbatetan, hurrenez hurren
Nafarroako Gobernuak Lizarrako Karlismoaren Museoan eta Julio Caro Baroja Museo Etnologikoan bisita gidatuak egiteko 2011ko egutegia ezarri dute.
Karlismoaren Museoa 2010ean inauguratu zuten, mugimendu politiko eta sozial horri buruzko historia azaltzeko, hasi jatorritik eta Espainiako gerra zibila amaitu arte.
Museoan, gainera, aldi baterako erakusketa bat dago: "Una historia por escribir: materiales para el estudio del carlismo". Erakusketara sartzea libre da eta 2011ko abendura arte egongo da ikusgai.Bisita gidatuak gaztelaniaz eta euskaraz egingo dituzte, hileko lehen larunbatean eta jaiegun batzuetan, egutegi eta ordutegi hauen arabera.
Museoa Lizarrako De la Rua kaleko 27an eta 29an dago, Gobernariaren Jauregi esaten dioten XVII .mendeko eraikin batean.Nafarroako Julio Caro Baroja Museo Etnologikoari dagokionez, dauzkan 14.000 piezak Lizarrako Merkatondoa industrialdeko nabe batean dauzkate gordeta, behin-behinekoz; nabe horretan daude, baita ere, erakundearen administrazio eta zaharberritze bulegoak eta liburutegia.
Bisitan ikus daitezke normalean jendearentzat itxita egoten diren espazioak, adibidez: profesionalek lan egiten duten lekuak eta piezak gordetzen dituzten lokalak.
Bisitariek, hala, museoko jarduerak zertan diren jakingo dute: bildumak dokumentatzea eta zaintzea, esaterako.Bisita gidatuak gaztelaniaz eta euskaraz egingo dituzte, apirilean eta urrian, lehen eta hirugarren larunbatetan, hurrenez hurren, eta baita Museoen Nazioarteko Egunean ere, egutegi eta ordutegi hauen arabera.
Julio Caro Baroja Museoan ordua hartu behar da aurrez, 948 553 556 telefono zenbakira deituta edo posta elektroniko bidez. Telefonoz deitzeko ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14.00etara; eta helbide elektronikoa honako hau:
museo.etnologico.navarra@navarra.es . Taldeak gehienez 20 lagunekoak izango dira .