(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Open Data ekimena abian jarri du osteguna, 2011.eko urtarrilak 27

Foru Administrazioko informaziora sarbide askea izateari esker, enpresek eta partikularrek informazio hori berriro erabili ahal izango dute


Nafarroako Gobernuak Open Data Navarra proiektua abian jartzea adostu du gaur. Modu horretan, nazioarteko zenbait ekimenekin bat egiten du, Espainiako beste autonomia-erkidego batzuetan ere ezartzen hasi baita. Azken helburua Administrazioaren datuak eta informazioa eskuragarri egitea da, herritarrek eta enpresek horiek berriz banatu, berriz erabili eta aprobetxatu ahal izateko. Modu horretan, partikularrek eta enpresek informazio hau aplikazioa, erremintak eta zerbitzuak sortzeko eta aprobetxamenduak eta zerbitzu ekonomikoak ekoizteko erabil dezakete.

Nafarroako Gobernuaren jarduna legegintzaldi honetan Administrazio elektronikoa ezarri eta zabaltzeko planaren barruan sartzen da. Modu horretan, herritarrek eta enpresek izapideak modu telematikoan egin ahal izango dituzte, denbora eta joan-etorriak aurreztuz eta, azken finean, modu erraz eta ekonomikoan. Zehatz esanda, Open Data Navarra ekimenarekin, Gobernuak gardentasuna, komunikazioa, lankidetza eta parte-hartzea sustatu nahi ditu herritarrekin eta enpresekin, alderdi guztientzat onurak lortzeko.

Open Data Navarra ekimenak potentzial ekonomikoa eta aberastasuna sortzekoa du enpresentzat eta sistema ekonomiko orokorrarentzat; izan ere, informazioa ematen du eta gerora erreminta eta zerbitzu berriak egiteko oinarri moduan erabil daiteke. Herritarrentzat, sektore publikoko informazioa berriz erabiltzeari esker, erakunde publikoen jarduerak hobeto ezagutu daitezke, horiek hurbilagoak eta gardenagoak izan daitezen. Bestalde, Foru Adminsitrazioak Nafarroako gizarteari etekin ekonomikoak eta ezagutzari lotutakoak ematen dizkio. Izan ere, datuak argitaratzen dira eta horrela datuen gardentasuna handitzen laguntzen da.

Inkesta herritarrei eta enpresei

Gaur egun Nafarroako atarian informazio publiko ugari dago eskuragarri. Hala ere, Foru Gobernuak harago joan nahi du, Open Data Navarra atari berezia sortuta, informazio guztia modu bateratuan argitaratzeko. Horretarako, lehenengo urratsa argitaratuko diren datu guztiak identifikatzea da, informazio guztiarekin katalogo bat sortzeko.

Horren aurretik, Foru Gobernuarentzat ezinbestekoa da enpresen eta herritarren beharrizanak ondo ezagutzea, hori ezinbestekoa baita beharrezkoa den informazio mota zehazteko. Xede horretarako, kontsulta bat abian jarri du nahi duten enpresek eta partikularrek Open Datan eskura izan nahi duten informazioa zehaztu dezaten. Ataria definitzen lagundu nahi dutenek Open Data Navarra izeneko inkesta bete behar dute. Inkesta horretara

www.navarra.es atariko hasierako orrian dagoen lotura batetik sartzen da.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa