(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero presidenteordeak Elizondoko polizia-etxe berriaren lehen harria jarri du osteguna, 2011.eko urtarrilak 27

Lana Nafarroa 2012 Planera bilduta dago, 909.500 euroko inbertsioa eskatzen du eta zortzi hilabete eta erdiko betearazpen epea du


Elizondoko polizia-etxean lehenengo harria jartzeko ekitaldia

Caballero presidenteordea, Elizondoko polizia-etxean lehenengo harria jartzeko ekitaldian. ( irudia handitu )

Javier Caballero Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak Elizondoko (Baztan) Foruzaingoaren polizia-etxeko lehen harria jartzeko ekitaldian parte hartu du gaur. Lan hori Nafarroa 2012 Planean lehentasunezko jardun moduan agertzen da. 909.500 euroko inbertsioa egingo da eta aurreikuspenen arabera zortzi hilabete eta erdian gauzatuko da.

Ekitaldian parte hartu dute Virginia Alemán Baztaneko alkateak, Juan Ramón Rábade Barne zuzendari nagusiak, haraneko beste agintari batzuek eta Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren agintariek. Elizondoko polizia-etxe berriak gaur egun 38 agente ditu eta inguruko 27 udalerriri zerbitzua emango die, hau da, 26.000 biztanle ingururi.

Caballero presidenteordea pozik agertu da zuzkidura horrek Foruzaingoko agenteen "eraginkortasuna erraztuko duelako" inguru horretan. Caballeroren esanetan, Barne Zuzendaritza Nagusiak "azken urteetan eskualdez eskualde garatutako jarduera planaren barruan" beste aurrerapauso bat da. "Gogora ekarri nahi dut iaz Lizarrako polizia-etxe berria inauguratu zela, eta aurretik Tafallakoa eta Tuterakoa. Horri esker, zerbitzu-sare hurbilekoa, erreferentziakoa osatzen da Nafarroako herritarrentzat segurtasun arloan" azaldu du.

Horrez gain, kontseilariak azaldu duenez, ekipamendu hau eraiki da Foruzaingoaren jarduerak gorakada garrantzitsua izan duelako inguru horretan 2007. urtearen hasieran Santiago etorbidean gaur egungo polizia-etxea abian jarri zenetik. Bestalde, Baztaneko alkateak proiektu hau erakundeen arteko beharrezko "lankidetza eta koordinazioaren" adibidea dela nabarmendu du, "herritar guztien ongizatea hobetze aldera".

Ia 700 metro koadro

Elizondoko polizia-etxe berria Udalak laga duen lursail batean eraikiko da, Paraje Erabeta eta Menditurri kaleen artean. Lana joan den uztailean I.C. Construcción SA (Iruña Construcciones) enpresari esleitu zitzaion. Azpiegituraren proiektu-obraren lizitazio lehiaketara 8 enpresa aurkeztu ziren.

Iruña Construcciones enpresaren proposamenak puntuaziorik onena lortu zuen (93,99 puntu), polizia-etxearen beharrizanetara eta lursailera egokitzen delako, barne komunikazioen planteamendua dela-eta, eta irisgarritasuna, proposatutako hobekuntzak, betearazpen prezioa eta aurreikusitako epeak kontuan hartuta.

Antonio Herce Lahoz arkitektoak diseinatutako polizia-etxea 4.582,87 metro koadroko lursailean kokatuko da. Eraikinaren azalera eraiki osoa 684,75 metro koadrokoa izango da, eta horrekin batera, 598,27 metro koadroko aparkalekua izango du. Eraikinak behe-solairu erdi-lurperatua, 458,52 metro koadrokoa, eta 228,23 metro koadroko lehen solairua izango ditu.

Behe-solairura aipatutako bi kaleetatik sartu ahal izango da, batez ere herritarrak artatzera bideratuta dago, eta horretarako bi bulego izango ditu, 47 metro koadrokoak. Solairu horretan, hurrengoak ere kokatuko dira: atxilotuak kontrolatzeko inguruak (atxilotuen gelak eta erregistro-inguruak); bilera gela; gizonezkoen eta emakumezkoen aldagelak eta garajea.

 
Elizondoko polizia-etxe berrian lehenengo harria jartzeko ekitaldia

Lanen hasieran inguruko agintariak eta Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren agintariak egon dira. ( irudia handitu )

Lehenengo solairuan bulegoak eta barne erabilerarako gelak egongo dira. Eraikinak heliazalera izango du, 22 plaza aparkaleku itxian (ibilgailu ofizialak), 10 plaza aparkaleku estalian (herritarrak) eta beste 15 aire zabalean. Polizia-etxearen kokapenari esker, herritarrak bertara oinez hurreratu ahal izango dira. Egoitza Guardia Zibilaren kuarteletik hurbil eta herriko saihesbide berritik 100 metrora dago. Polizia-etxea Nafarroako Gobernuaren eta Baztango Udalaren artean 2009ko martxoan onetsitako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da.

Jarduerari buruzko datuak

Elizondoko polizia-etxeko agenteek 2010ean 66 zigor argiketa izapidetu, 104 pertsona atxilotu eta 51 egozketa egin zituzten. 360 zigor salaketa eta 17 administrazio salaketa jaso eta 680 trafiko-salaketa egin zituzten, horietatik 344 Segurtasuna Babesteari buruzko 1/1992 Lege Organikoari lotuta; 38 administrazio-salaketa egin zituzten Armen Erregelamendua ez betetzeagatik eta beste 60 salaketa beste arlo batzuen inguruan. Joan den ekitaldian Elizondoko agenteek 2.158 orduko patruilatzeak egin zituzten oinez. Horrez gain, 12.757 pertsona eta 10.684 ibilgailu identifikatu zituzten guztira.

   


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa