Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Datozen ordutan elurra kentzeko hogei makina jarriko dituzte txandaka lan egiten, batik bat Baztango bailarako lekurik garaienetan eta Irurtzungo lotunean
Elurra kentzeko makina bat errepidea garbitzen, aurreko ekaitz batean.
Nafarroako Gobernuak neguko bidezaintza plana martxan jarri du, Estatuko Meteorologia Agentziak iragarri duelako foru erkidegoaren iparraldean 400 metrotik gora elurra egin dezakeela.
Gainera, izotz pixka bat egingo du leku garaietan. Nafarroa hegoaldean, berriz, zerua oskarbi egongo da.Elurra eta izotza egingo duela eta, Herri Lan Departamentuak elurra kentzeko hogei makina jarriko ditu, txandaka lan egin dezaten (sei gaur arratsaldean bertan eta hamaika bihar arratsaldean, 17.00etatik aurrera). Gainera, behar izanez gero, Nafarroako autopistako (AP-15) eta Santiago Bideko autobiako enpresa emakidadunetako taldeak ere mobilizatuko dituzte.Halaber, alerta egoeran daude Belaguako neguko ekipamendu iraunkorreko lau makinak.
Iragarpenen arabera, gaur arratsaldean Nafarroa iparraldean laino egongo da eta noizbehinka euria egingo du.Bihar goizean agian izotza egingo du, leku batzuetan zero azpiko giroa egingo baitu.
Asteazkenean, foru erkidegoko iparraldean eta mendebaldean zerua hodeitsu egongo da, eta euri pixka bat egingo du. Elurra 900 metrotik gora egingo du. Gutxieneko tenperatura ez da aldatuko, gehienekoak berriz gora egingo du. Gainera, mendialdean eta leku garaietan izotza egin dezake, zenbat eta gorago, orduan eta gehiago.Nafarroako Gobernuak gidariei gomendatu die zirkulazio agenteen jarraibideei eta informazio panelei kasu egiteko.
Errepideak uneoro nola dauden jakiteko, www.navarra.es web atarira jo edo doako telefono zenbaki honetara deitu besterik ez duzue: 900 400 100 .