(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Gazteriaren Foru Legearen proiektua onartu du astelehena, 2011.eko urtarrilak 31

Legearen helburua da gazteen arloko foru erkidegoko politikak arautzea, eta proiektua Parlamentura igorriko dute


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak Gazteriaren Foru Legearen proiektua onartu du. Legeak gazteekin zerikusia duten foru erkidegoko politikak arautuko ditu, arlo hauetan: osasuna, kirola, bide segurtasuna, hezkuntza, enplegua, familia, etxebizitza, mugikortasuna, nazioartekotzea, gizarte zerbitzuak, kultura, ingurumena, landa garapena, teknologia berriak, kontsumoa, hiri partaidetza eta borondatezko lana. Legeak, halaber, gazte elkarteen antolaketa eta gazte jardueren finantzaketa publikoaren iturriak eta printzipioak arautuko ditu.

Gazteak

Gobernuak Gazteriaren Foru Legearen proiektua onartu du ( irudia handitu )

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak Gazteriaren Foru Legearen proiektua onartu du. Legeak gazteekin zerikusia duten foru erkidegoko politikak arautuko ditu, arlo hauetan: osasuna, kirola, bide segurtasuna, hezkuntza, enplegua, familia, etxebizitza, mugikortasuna, nazioartekotzea, gizarte zerbitzuak, kultura, ingurumena, landa garapena, teknologia berriak, kontsumoa, hiri partaidetza eta borondatezko lana.

Legeak, halaber, gazte elkarteen antolaketa eta gazte jardueren finantzaketa publikoaren iturriak eta printzipioak arautuko ditu.

Arauaren helburua da 14 eta 30 urte arteko gazteen autonomia sustatzea, gazteria arloko berdintasunezko politika bultzatuz, gazteen banako garapena eta gizarte sustapena eta partaidetza bermatzeko, eta, era horretan, gazteak arduratsuak eta aktiboak izatea, legearen proiektuko xedapen orokorren bigarren paragrafoak dioen moduan..

Helburu orokor hori sei alderditan dago zehaztua:

1) gazteen autonomia sustatzen da; 2) politikak integralak dira, gazteen garapeneko gai garrantzitsu guztiak hartzen dituzte aintzat; 3) arauak berdintasuna eta barne hartzea bermatzen ditu; 4) gazteentzako arriskuak prebenitzen ditu (enplegua, osasuna, eskola porrota, kirola egiteari uztea, sexu harremanetako arriskuak, elikadura nahasteak, indarkeria eta jazarpena); 5) administrazioaren eta gizartearen arteko lankidetza sustatzen du; eta 6) Gobernuaren politiketarako lan esparru orokor bat ezartzen du, bai Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren politiketarako, bai beste departamentu eta herri administrazio batzuei eragiten dieten politiketarako.

Proiektua Parlamentura igorriko dute, eztabaidatu, zuzenketak egin eta onar dezaten. Testuak dauzka 40 artikulu (aurretiko tituluan eta lau kapitulutan banatuta), xedapen gehigarri bat, aldi baterako xedapen bat, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen.

Legearen lau tituluak gai hauei buruzkoak dira (ordena honetan). herri administrazioek gazte politiketan dauzkaten eskumenak, gazte politiken plangintza eta ebaluazioa, arauak aintzat hartzen dituen gaien inguruko gazte politikak eta, azkenik, politika horien bitartekoak eta finantzaketa.

Foru Legearen proiektua egiten parte hartu dute Nafarroako Gobernuaren departamentu arteko batzorde batek, herritarrek (lan taldeen bitartez) eta Gazteria Kontseiluak; hori guztia Nafarroako Gazteria Institutuaren zuzendaritzapean.

Hasieran, 2009an, oinarrizko dokumentu bat egin zuten, 2008ko Gazteriaren Txostena oinarri hartuta eta Europar Batasunaren jarraibideei eta Estatuan indarrean zeuden beste arau batzuei jarraiki. 2009ko ekainean departamentu arteko batzordea sortu zuten; batzordekideak ziren Nafarroako Gobernuko 25 zuzendari nagusi.

2009ko irailean herritarrek parte hartzeko prozesua jarri zuten martxan, Interneteko atari baten bitartez; prozesu hori 2010eko ekainean amaitu zen.

Gero, 14 lan talde osatu eta 169 erakunderen ekarpenak bildu zituzten. Hiru mobilizazio taldeetan gazte elkarteetako 70 lagunek eta arlo horretan lan egiten duten teknikari eta profesionalek parte hartu zuten; sei eskualde taldeetan Nafarroako eremu guztietako 67 ordezkarik; eta, azkenik, bost talde tematikoetan elkargo profesional, unibertsitate, institutu eta sozietate publikoetako 32 adituk. Nafarroako Gazteria Institutuak zorrotz aztertu zituen jasotako ekarpen guztiak, gaur Gobernuak onartu duen proiektua idazteko.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari Maria Isabel Garcia Malok azpimarratu du Foru Legearen proiektuarekin legealdi honetan gazteria arloan egindako lana finkatu dela. Garai horretako lorpen handienak hauek izan dira:

1) 2007an Nafarroako Gazteria Institutua eta haren egoitza berria sortzea; 2) toki erakundeak sustatzeko 5,5 milioi euro jartzea, gazte politikak sustatzeko, besteak beste 116 espazio sortzeko (gaztetxeak, ostatuak, e.a.); eta 3) gazteen elkarteak babesteko 3,7 milioi euro jartzea, aisia, enplegu, balio heziketa eta abarretako programak aurrera eramateko (programa horiek gazteen ordezkaritza organo gorenarekin, Nafarroako Gazteria Kontseiluarekin elkarlanean gauzatu dira).

Dokumentazioa:
Proyecto ley foral

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa