(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 5 milioi euro inguru jarriko ditu psikiatria nahasteak dituzten gaixoak Altsasun ospitaleratzeko astelehena, 2011.eko urtarrilak 31

Itun bat sinatuko dute Altsasuko Josefina Arregui psikogeriatria zentroarekin eta 21 ohe jarriko dituzte era horretako osasun laguntza emateko

Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Osasunbideako zuzendari gerenteari ARFE Felipe Lecea Fundazioarekin gaixo psikogeriatrikoentzako osasun laguntza kontratatzea; laguntza hori Altsasuko Josefina Arregui zentroan emango dute, hain zuzen, ospitaleratze motzetan. Kontratuaren zenbatekoa 4.898.854 eurokoa izango da eta iraunaldia lau urtekoa (2014ko abenduaren 31ra arte iraungo du).

Osasun Departamentuak urtean 7.665 egonaldi eskainiko ditu aipatu zentro geriatrikoan, hau da, dauzkan 21 oheak.

ARFE Felipe Lecea Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, Josefina Arregui zentroaren titularra eta kudeatzailea.

Besteak beste, ospitaleratze motzetarako osasun arreta eskaintzen die gaixo geriatrikoei, batik bat dementzia sindromeak (alzheimer eta beste batzuk) eta zaintza ezinbestekoa duten beste nahaste psikiatriko batzuk dituztenei.

Osasunbideak 2000. urtetik dauzka hitzarmenak Josefina Arregui zentroarekin, gaixo geriatrikoak zaintzeko

.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa