(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

390.000 eurora arteko zuzeneko diru-laguntzak baimendu dira boluntarioen sarean babes zibileko jarduerak egiteko astelehena, 2011.eko urtarrilak 31

Laguntzak Agoitz, Bera, Cintruénigo, Goizueta, Izaba, Leitza, Lesaka, Milagro, Tutera eta Luzaideko Udaletara bideratuko dira


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, David Sáinz Nafarroako Larrialdi Agentziako (NLA) zuzendari kudeatzaileari baimena eman dio 390.000 eurora arteko diru-laguntza zuzenak eman ditzan Agoitz, Bera, Cintruénigo, Goizueta, Izaba, Leitza, Lesaka, Milagro Tutera eta Luzaideko Udalei bideratuta, 2011. urtean herri horietan suhiltzaileen eta babes zibileko ageteen esku-hartzeak ordaindu ahal izateko.

Diru-laguntzen kopuru osoa honela banatzen da: 200.000 euro inbertsioetara bideratuta, 160.000 euro gastu arruntetarako eta 30.000 euroko beste zenbateko bat Izabako suhiltzaile boluntarioen parkearekin dagoen hitzarmenera bideratuta. Diru-laguntza horiek ematea bat dator Foru Gobernuak hamar udal horiekin duen lankidetza beste lau urtez berritzearekin, boluntariotza eginkizun hori mantentzeko.

Boluntarioen talde horiek garatutako jardueraren erreferentzia moduan, aipatzekoa da aurreko hitzarmena indarrean egon zen lau urteetan (2007-2010), Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Lesaka eta Luzaideko suhiltzaileen parkeek 1.469 esku-hartze egin zituztela, eta horietan 7.268 boluntariok parte hartu zutela (batez beste bost boluntario esku-hartze bakoitzean), eta jarduera horretan 25.843 orduz aritu zirela.

Foru geografia osotik banatutako boluntarioen talde horiek pieza giltzarria dira NLAren bat-bateko erantzun-egituran. Suhiltzaileen talde horiek eta babes zibileko agenteek atxikita dituzten udalekin sinatutako hitzarmenen bidez, Foru Gobernuak pertsonen eta ondasunen babes zibilaren maila handitzea eta suteen, istripuen eta larrialdi-egoeretako gainerako jardunen prebentzioa sustatu nahi da suhiltzaileen parke profesionaletatik urrun dauden udalerrietan; izan ere, modu horretan, egoera horien aurrean azkarrago erantzun daiteke, eta beste modu batean zaila izango litzateke hori lortzea. Hitzarmen horiek boluntarioen egitura egonkorra bermatzeko erreminta dira.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa