(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Nafarroak doan hartzen zaitu” turismo-zerbitzuetako beherapen-kanpaina berritu du

astelehena, 2011.eko urtarrilak 31

Krisiaren aurkako neurri honetara 1.820.000 euro bideratu dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak “Nafarroak doan hartzen zaitu” turismo-zerbitzuetako beherapen-kanpaina berritu du

Krisiak turismoaren sektorean duen eragin negatiboa gelditzen jarraitzeko, Nafarroako Gobernuak “Nafarroak doan hartzen zaitu” kanpaina berritzea adostu du. Diru-laguntzen deialdi horrek doako bisitak eta turismo-jardueretako beherapenak eskaintzen ditu. Krisiaren aurkako neurri honetara 2011. urtean 1.820.000 euro bideratu dira.

Deialdiaren xedea da turista potentzialak Nafarroa jomuga turistiko moduan hautatzea eta Foru Komunitatean sektore hori sustatzea. Kanpainan bonuak banatuko zaizkie, Nafarroako ostatu-establezimenduen bidez, horietan lo egiten duten bisitariei eta turistei. Bonu horien bidez, beherapenak eta doako zerbitzuak lortuko dituzte bisitetan eta enpresa-jardueretan eta sektoreko azpiegituretan. Enpresek horiek justifikatuko dituzte zerbitzuak kontsumitu ahala, eta betiere, diru-laguntza ordaintzeko baldintza moduan.

Kultura eta Turismo Departamentuak hirugarren urtez abian jarritako kanpaina honetan 850 enpresa inguruk parte hartzen dute, eta orain hobekuntza batzuk gehitu dira. Adibidez, laguntzak turistak berak eska ditzake Internet bidez. Hain zuzen ere, beherapenak bisitariak lortu ahal izango ditu bere ordenagailutik, www.turismo.navarra.es orrialdearen bidez, edo hautatutako ostatuan egongo den link baten bidez. Ostatuan (hotela, hostala, landa-etxea, kanpina, etab.) zigilatuko dira eta une horretatik aurrera izango dira baliagarriak.

Horrez gain, orain, agentziak antolatzen ez dituen bidaietan, “Nafarroak doan hartzen zaitu” programak pertsona bakoitzeko 31 eurora arte aurrezteko aukera ematen du ostatuan lo egiten den bi egun bakoitzeko, kontzeptu hauengatik: %20ko beherapena ostatuan (13 euro gehienez petsonako) eta 6 euroko hiru beherapen (18 euro pertsonako) jatetxe, bisita eta turismo-jardueretan, bisitari bakoitzaren hautaketaren arabera.

6 euroko hiru beherapenak ez dira pilatzen, jatetxeei dagokienez izan ezik. Modu horretan, pertsona bakoitzeko 36 eta 54 euro bitarteko bazkarian bi bonu aplikatu daitezke (pertsona bakoitzeko 12 euroko beherapenarekin), eta 54 euroko bazkarian edo garestiagoan hiru bonu aplikatu daitezke (pertsona bakoitzeko 18 euroko beherapenarekin).

Kanpainari atxikitako ostatu batean lau egunez lo egiten bada, pertsona bakoitzeko beherapenak 62 eurokoak izan daitezke, hau da, lau pertsonako taldeak 248 euroko beherapena lor dezake.

Talde antolatuentzat, laguntzak 35 eurokoak izango dira pertsonako, betiere, atxikitako establezimenduetan jarduerak egin, jan edo bi gauetan lo egiten badute gutxienez. Horretarako, bonuek hiru hegal izango dituzte: bata 13 eurora artekoa pertsonako ostatuan; beste bat 18 eurora artekoa jatetxe, jarduera edo bisitetan; eta azkena 4 eurora artekoa gida laguntzailearen zerbitzuetarako. Era berean, gehienez bonuek 150 euroko hegala izango dute taldeentzat jardueretan edo turismo-bisitetan kontsumitzeko.

Aurreikusitako bisitei eta jarduerei dagokienez, aukerak askotarikoak dira, besteak beste, ibilaldiak gida espezializatuarekin hirigune historikoetatik, pintxoen ibilbideak, ibilaldiak BTTn, bisitak zentro espezializatuetara eskuz egindako produktuen prozesua ezagutzeko, hala nola olioa eta ardoa, naturako ibilbide gidatuak, sarrerak museoetara eta atsedenaldiak spa zentro batean.

Neurria asteburuetan aplikatu daiteke (hasieratik uztailaren 14ra; eta irailaren 16tik abenduaren 31ra). Salbuespen moduan, aldi horietan aste barruko gau-igarotzeak barruan sartzen dira bidaiaren arrazoia aisiari lotutakoa bada. Era berean, neurria asteko egun guztietan indarrean dago, uztailaren 15etik irailaren 15era, eta Aste Santuan eta zubietan.

Hirugarren urtez jarraian

Kanpaina 2009an jarri zen abian eta hasieran doako bisitak eskaintzen zituen turismo-ekipamenduetan eta beherapenak turismo-jardueretan.

2010. urtean, beherapen eta doako eskaintza horiek ostatu eta jatetxeetara hedatu ziren. Zehatz esanda, ekimen horrek (2011ko urtarrilean eta otsailean luzatu da) 2010. urtean doako bisitak eta beherapenak eskaini zizkien jarduera, jatetxe eta ostatuetan kanpainari atxikitako Nafarroako ostaturen batean gutxienez bi egunetan lo egiten zuten turistei.

Establezimenduak bisitariei bonu bat ematen zien, hurrengo hauetan beherapenak egiteko: bisitak, sarrerak, turismo-jarduerak, bazkaria edo afaria eta ostatua.

2010ean, turismo-sektoreko 836 enpresak sustapenean parte hartu zuten, banaketa honekin: 523 ostatu, 102 jatetxe, 94 jantoki, 100 proposamen baino gehiago eskaini zituzten 32 enpresa, 74 ekipamendu, 8 partzuergo eta 3 bidaia-agentzia.

Nafarroako lau inguruak hartu zituen: Pirinioetan, bisita gidatuak egin ziren Zugarramurdira, Sorginen Museora eta kobazuloetara; ibilbide gidatuak egin ziren Bertiz Jaurerritik, bisitak egin ziren hainbat herritara, esaterako Elizondora, Aralargo San Migel santutegira eta Izaban lurrun-bainuak hartu ziren, besteak beste.

Iruñerrian, sarrerak eskaini ziren Nafarroako Museora, pintxoen ibilbideak, bisita gidatuak Iruñetik edo afari gozoak erresumako jatetxeetan.

Kanpainaren barruan zenbait proposamen egon dira Erdialdean ere, hala nola gaztandegietara bisitak egin dira, dastaketak barne hartuta Abartzuzan, sarrerak Arellanoko erromatar hirira, bisitak Xabierko gaztelura, bisitak Iratxe monasteriora eta ibilbideak inguruko upategietatik.

Eta, amaitzeko, Erriberan Tuterako katedralera bisitak egin ziren, hiriko eta inguruko ikuspegi panoramikoak ikusi ziren Monrealeko dorreko ganbera ilunetik eta bertako jatetxeetan barazki-dastaketak egin ziren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa