(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ospitaleko larrialdiak bateratu dituzte lehendabizi Nafarroako Ospitale Gunean asteartea, 2011.eko otsailak 1

Foru Agindu baten bitartez zehaztu dute NOGko larrialdi orokorren zerbitzuko egitura berria


Javier Sada, Maria Kutz, Fernando Boneta eta Javier Sesma. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Gunea sortu ondoren, Nafarroako Ospitale zaharreko eta Virgen del Camino Ospitale zaharreko ospitaleko larrialdi zerbitzuak bateratu dituzten lehendabizi, 2012an larrialdietarako eraikin berria abian jarri aurreko pauso gisa.

Hori adierazi du gaur Osasun kontseilariak, Maria Kutzek, NOGko Larrialdi Orokorren Zerbitzua aurkezteko ekitaldian; larrialdiak bateratzeko foru agindua atzo argitaratu zuten Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Ekitaldian Kutzekin batera egon dira NOGko zuzendari gerentea, Fernando Boneta; Osasunbideako Asistentzia Espezializatuko zuzendaria, Francisco Javier Sada; eta NOGko Larrialdi Zerbitzuko burua, Francisco Javier Sesma.

Kutz kontseilariak honako hau esan du: "Bateratze lan honen abantaila nagusia da nafarrei arreta hobea emango dietela, herritarrak larrialdietako ateetatik sartzen baitira ospitaleetara.

Beraz, kalitate handiagoko arreta emango zaie, azpiegitura hobeetan".

Javier Sesmak azaldu du 1991n Osasun arloko eskumenak eskualdatu eta Osasunbidea sortu ondoren aipatu ospitaleetako larrialdi zerbitzuetara gaixoak heltzen zirela jatorri geografikoaren arabera, baina, 2000. urtetik, hau da, Bihotzaren Atala eta Iktusaren Unitatea sortu zirenetik, gaixoak prozesu eta espezialitateen arabera banatzen direla bi ospitaleetan

.

Kutz kontseilaria, NOGko zuzendaritza taldea, erizainak eta arkitektoak eraikin berriaren aurrean. ( irudia handitu )

Aurrerantzean, Larrialdi Zerbitzua bateratu eta larrialdietarako eraikin berria abian jarri ondoren, gaixoak ez dira espezialitatearen arabera banatu eta sailkatuko, baizik adituek antzemandako larritasunaren eta lehentasunaren arabera. Hala, prozesu arinetarako A zirkuitua eta larrietarako B zirkuitua antolatu dituzte.

Zirkuitu bakoitzak bere kontsulta gelak izango ditu.

 

Nafarroako Ospitale Guneko larrialdietarako eraikin berria

Larrialdietarako eraikina egitea Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko jardueretako bat da.

Obrak Acciona Infraestructuras eta Soniclima Industrial enpresek osatutako ABEEari esleitu zizkioten; 2010ean hasi ziren lanean eta obrak urte amaierarako bukatzea dago aurreikusia. Aurrekontua 21.324.371 eurokoa da, proiektua idazteko 429.359 euroak barne; proiektua Tellechea y Fernandez Militino SL enpresak idatzi du.

Eraikin berriari esker, NOGko Larrialdi Zerbitzuak 3.500 metro koadro izango ditu,

eta azalera horretan 16 box eta 15 behaketa ohe. Erradiologiari dagokionez, eraikin berrian bi areto egongo dira, baita eta OTA (eskaner) ekipo bat eta ekografoa ere.

Higiezinak izango ditu sotoa, behe solairua, hiru solairu eta heliportua.

Sotoan OTAk egiteko tresneria jarriko dute eta ospitaleko gainerako pabilioietara heltzeko pasabideak egongo dira. Behe solairuan honako hauek jarriko dituzte: anbulantzientzako eta oinezkoentzako sarbideak, larri dauden eta ez dauden gaixoei arreta emateko zirkuituak, sailkapen klinikoak egiteko aretoa, zirkuitu bakoitzeko itxarongelak, itxarongela bereziak (atxilotuak, psikiatriakoak, dolukoak), espezialitateetarako boxak, medikuen bulegoak eta mintegiak. Lehen solairuan behaketa unitatea jarriko dute, 15 oherekin, eta baita familiarentzako areto bat ere
.
Dokumentazioa:
Fusión de los servicios de Urgencias

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa