(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak Nafarroan klima aldaketari aurre egiteko estrategiaren berri eman du osteguna, 2011.eko otsailak 3

Helburua da Espainian eta Europan 2010-2020 aldirako helburuak betetzen laguntzea eta, horretarako, planak 124 jarduera dauzka, lau ardatzetan antolatuta


Transcripción textual del video

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, Nafarroan klima aldaketari aurre egiteko 2010-2020 aldirako estrategia aurkeztu du gaur goizean. Estrategia horren helburua da Espainian eta Europan berotegi efektua duten gasen isuria murrizteko helburuak betetzea, Europar Batasunak adostutakoak, hain zuzen. Estrategiak lau ardatz eta 124 jarduera dauzka, eta jarduera horiek aurrera eramateko Nafarroako Gobernuko zortzi departamentuk parte hartu behar dute.

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, Nafarroan klima aldaketari aurre egiteko 2010-2020 aldirako estrategia aurkeztu du gaur goizean. Estrategia horren helburua da Espainian eta Europan berotegi efektua duten gasen isuria murrizteko helburuak betetzea, Europar Batasunak adostutakoak, hain zuzen.

Estrategiak lau ardatz eta 124 jarduera dauzka, eta jarduera horiek aurrera eramateko Nafarroako Gobernuko zortzi departamentuk parte hartu behar dute.

Aurkezpen ekitaldian Sanzberro kontseilariarekin batera egon dira Ingurumen zuzendari nagusia, Andres Eciolaza Carballo, eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Hona hemen Sanzberro kontseilariak aipatu estrategiaren gainean emandako datu batzuk:

-

Espainian berotegi efektua duten gasen (BEG) isuria %10 gutxitu behar dugu 2020. urterako; hala ere, autonomia erkidegoetan ez dira helburuak kuantifikatu. Erkidegoek helburua lortzeko parte hartzen dute erantzukizun bateratuaren printzipioa oinarri hartuta.

-

Nafarroan, esportatzen dugun elektrizitateari lotutako BEGen isuria inportatzen dugunarena baino txikiagoa da, foru erkidegoen energia berriztagarriak gailentzen direlako.

-

Nafarroan BEGen isuria murrizteko dagozkigun lanetan bidearen parte bat egin dugu, Nafarroako Gobernuaren ingurumen arloko planei esker: Nafarroako Energia Plana, Iruñeko eta Tuterako eskualdeen Garraio Planak, Nafarroako Basozaintza Plana, 2007-2012 aldirako Landa Garapen Plana, Hondakinen Gestio Integraturako Plana, Ingurumen Heziketarako Estrategia eta Sumando Energias Foroa.

-

Nafarroako Gobernuak karbono zuloen inbentarioa egin du eta sustatu egin ditu, basoak berritzeko eta basozaintza eta nekazaritza gestionatzeko neurriekin; karbono zuloetan landareen fotosintesi ahalmena BEGen isuria baino handiagoa da. Gauzak horrela, 2008tik 2012ra 3,5 milioi tona BEG xurgatu dira, nahiz eta Kyotoko Ituneko metodologiarekin 615.000 tona bakarrik kontatu daitezkeen.

-

Nafarroan, 1990etik 2009ra, BEGen isuriak %18,19 egin du gora; Espainian, berriz, %28,50.

-

Nafarroan klima aldaketari aurre egiteko estrategia hiru liburutan dago bildua: 1. liburua, 2010-2012 aldira Jarduera Plana; 2. liburua, lurraren erabileren zerrenda; eta 3. liburua, gas isuri eta xurgatze historikoak eta etorkizunerakoak.

Plana 2009an egin zuten, partaidetza publikoko prozesua medio; parte hartu zuten, hain zuzen, energia eta industria sektoreek, zentro teknologikoek, unibertsitateek, elkargo profesionalek, talde ekologistek eta toki erakundeek.

Estrategiako 124 neurrietatik Sanzberro kontseilariak honako hauek aipatu ditu:

elektrizitate sareko azpiegiturak hobetzea, etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntzak ematerakoan energia eraginkortasuneko irizpideak erabiltzea, landaretza mapak egitea, ozono kontzentrazioari eta kontzentrazio horrek gizakien osasunean duen eraginari buruzko informazioa ematea, nekazaritza eta abeltzaintza arloetako gestio institutu teknikoek klima aldaketaren inguruan sortutako jakintza zabaltzea, udal teknikariak hiri mugikortasunean trebatzea, BEGen isurien tokiko inbentarioak egitea, ETEentzako eta sektore turistikorako diru-laguntzetan energia eraginkortasuna sustatzea. Neurri horiek Nafarroako Gobernuan eskumena duten departamentuek garatu behar dituzte
.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación de la Estrategia frente al cambio climático de Navarra 2010-2020

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa