(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak, Fustiñanako Udalak eta herritarren elkarteek uztartzearen aldeko tokiko ituna sinatu dute osteguna, 2011.eko otsailak 3

Nafarroako Berdintasun Institutuak sustatutako programa honi 32 toki entitate atxiki zaizkio


Fustiñanako Uztartzearen aldeko Tokiko Ituna

García Malo kontseilaria eta Fustiñanako Uztartzearen aldeko Tokiko Ituna sinatu dutenak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Fustiñanako Udalak eta herri horretako herritarren elkarteek uztartzearen aldeko tokiko ituna sinatu dute. Nafarroako Berdintasun Institutuak sustatutako programa horri 32 udalerri eta toki entitate atxiki zaizkio.

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Juan Antonio Sola Pradilla Fustiñanako alkateak eta itunari atxikitako elkarteetako ordezkariek agiria gaur goizean sinatu dute, udaletxean egindako ekitaldi batean. Sinatutako akordioa dela bide, zenbait ekimen egingo dira sentsibilizazioaren eta prestakuntzaren arloan bizitza pertsonala, lanekoa eta familiakoa bateratzea sustatzeko, genero-berdintasunaren ikuspegia oinarri hartuta.

Hauek dira agiria sinatu duten Fustiñanako 16 entitateak: herriko ikastetxeko Gurasoen Elkartea, Auroros Virgen de la Peña taldea, udalerriko Musika Banda, Virgen de la Peña Jubilatuen Elkartea, La Peña Kirol Kluba, Alba Kolektiboa, Udaleko UPN taldea, Udaleko talde sozialista, herriko ludoteka, Psicos2 Animazio Soziokulturalerako kabinetea, Arpa SI, Santos Justo y Pastor ikastetxe publikoa, Pulgarcitos haurren zentroa, talde sozialista, UPN taldea eta San Isidro Labrador nekazaritza kooperatiba.

Itunean 2011-2013 aldirako jardueren programa bildu da, berariazko helburu hauekin:

- Herritarrak sentsibilizatzea. Xede horretarako, itunari eta udalerriko baliabideei zabalkundea ematea proposatzen da, uztartzeari mesede egiteko, batez ere Pulgarcitos haurren zentroan, 0 eta 3 urte bitarteko neska-mutilen hezkuntza abiatzen den leku horretan. Horretarako familien eta zentro horren arteko lankidetza sustatuko da eta bi sexuetako pertsonei zainketen eta lehen laguntzen inguruko prestakuntza emango zaie.

- Herriko kolektiboei prestakuntza ematea kasuan kasuko eskumen esparruan jardunak diseinatu eta antolatzeko baliabideak eta trebetasunak izan ditzaten.

- Lanorduak malgutzea familiako eginkizunekin uztartzea errazteko.

- Uztartzea sustatzen duten udal zerbitzuak ematea.

Xede horretarako, itunean 14 jardun ezarri dira, lau ataletan banatuta: sentsibilizazioa (6 jardun); prestakuntza (2); lan denboren antolaketa (1), eta zerbitzuak eta baliabideak (5).

Dokumentazioa:
Pacto Local por la Conciliación de Fustiñana
Intervención de la consejera de Asuntos Sociales, Familia, Juventud y Deporte

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa