(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

IO WEB-EMPLEO plataformari esker, Nafarroako 1.600 adimen desgaitu informazioaren gizartean sartuko dira osteguna, 2011.eko otsailak 3

Web orri honetan prestakuntzari eta enpleguari buruzko informazioa dago: www.yotambienpuedo.org


Transcripción textual del video

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia, Juan Francok, IO WEB-EMPLEO plataforma digitalaren berri eman du gaur. Plataforma horretan Nafarroako prestakuntza eta enplegu bitartekoei buruzko informazioa dago, adimen desgaituentzako. Ekitaldian parte hartu dute Fundazioko presidenteak eta zuzendari teknikoak, Maria Jose Beriainek eta Celina Domaicak, hurrenez hurren. Juan Francok honako hau esan du: "Oso garrantzitsua da Nafarroako Gobernua eta ekimen pribatuak elkarlanean aritzea adimen desgaituak lan merkatuan sartzea errazteko, batik bat bizi dugun garai zail honetan".

Proiektua Koine-Aequalitas Fundazioarekin batera eraman dute aurrera eta, horri esker, Nafarroako 1.600 adimen desgaitu baino gehiago sartuko dira informazioaren gizartean, web orriaren bitartez. Jarduera hori Nafarroako Gobernuaren eta Akitaniako Eskualde Kontseiluaren arteko herrialde mugakideen lankidetza hitzarmenaren barruan gauzatu dute, proiektu handiagoa baten lehenbiziko pauso gisa; proiektu hori finantzatzeko 1,3 milioi euro jarriko dituzte.

www.yotambienpuedo.org web orriaren irudi bat

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia, Juan Francok, IO WEB-EMPLEO plataforma digitalaren berri eman du gaur. Plataforma horretan Nafarroako prestakuntza eta enplegu bitartekoei buruzko informazioa dago, adimen desgaituentzako.

Ekitaldian parte hartu dute Fundazioko presidenteak eta zuzendari teknikoak, Maria Jose Beriainek eta Celina Domaicak, hurrenez hurren. Juan Francok honako hau esan du: "Oso garrantzitsua da Nafarroako Gobernua eta ekimen pribatuak elkarlanean aritzea adimen desgaituak lan merkatuan sartzea errazteko, batik bat bizi dugun garai zail honetan".

Proiektua Koine-Aequalitas Fundazioarekin batera eraman dute aurrera eta, horri esker, Nafarroako 1.600 adimen desgaitu baino gehiago sartuko dira informazioaren gizartean,

www.yotambiénpuedo.org
web orriaren bitartez. Jarduera hori Nafarroako Gobernuaren eta Akitaniako Eskualde Kontseiluaren arteko herrialde mugakideen lankidetza hitzarmenaren barruan gauzatu dute, proiektu handiagoa baten lehenbiziko pauso gisa; proiektu hori finantzatzeko 1,3 milioi euro jarriko dituzte.

IO WEB-EMPLEO (enplegu aukeren berdintasuna) plataformaren helburua da adimen desgaituei informazioaren gizartean sartzea eta egotea erraztea eta, era horretan, gizartean integratzea, bazterkeria digitala eragoztea, bizi kalitatea hobetzea eta erabat garatzeko ezinbestekoak dituzten arloetan aukera berdintasuna sustatzea, batik bat enpleguan.

IO WEB-EMPLEO plataforma

Adimen desgaituak lan merkatuan sartzea errazteko informazio plataforma digital hori baliabide berritzailea da; izan ere, adimen desgaituek eta, oro har, herritar guztiak teknologia berriak errazago erabiltzeko irakurterraztasun irizpideen arabera eginda dago.

Asmoa da, gainera, gizarte agenteak, minusbaliotasunak dituen jendea ordezkatzen duten enpresa eta erakundeak, unibertsitateak eta herri administrazioak jabearaztea informazioaren gizarteak integratzailea izan behar duela.

Helburu horiek lortze aldera, 2010eko azken lauhilekoan web orri bat sortu dute, irakurterraztasun eta eskuragarritasun irizpideak betetzen dituzten formatu eta edukiekin.

Edukiak dira Nafarroako adimen desgaituak lan merkatuaren sartzeari eta enplegua emateari buruzkoak. Eduki horiek sortzeko elkarlanean aritu ziren Sindrome de Down, ANFAS eta CREENA erakundeetako lan orientazioko arduradunekin eta autogestioko taldeekin; horiek adimen desgaituek eskatzen duten informazioaren berri eman zuten.

Hala, sei informazio multzo diseinatu zituzten: lan egiteko prestakuntza, enpresa batean lan egin dezaket?, administrazioan lan egin dezaket?, non bila dezaket lana?, elkarteak eta fundazioak, eta zeintzuk dira nire eskubide eta betebeharrak lanean?

Multzo bakoitzak hiru nabigazio maila dauzka. Behin web gunea sortuta, proba selektiboa egin zuten, eta proba horretan Nafarroako ANFAS elkarteko autogestio taldeko sei adimen desgaituk parte hartu zuten; KOINE-AEQUALITAS Fundazioa elkarte horrekin elkarlanean aritzen da normalean. Azkenik, egoki iritzitako hobekuntzak egin zituzten eta web gunea martxan jarri zuten
.

 

KOINE-AEQUALITAS Fundazioa

KOINE-AEQUALITAS Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu bat da. Fundazioak gizarte babeserako sistemen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko jarduerak egiten ditu Nafarroan, 2002. urtetik, batik bat arlo hauetan: berrikuntza, kalitatea, prestakuntza, asoziazionismoa, borondatezko lana eta lankidetza.

Jarduera horien artean minusbaliatuen aukera berdintasuna sustatzeko Informazio eta Ikerketa Zentroaren (CIODIS) sorrera da nagusi.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación de la plataforma digital IO WEB-EMPLEO

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa