(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Krisiari aurre egiteko Nafarroako Gobernuaren planean enplegu gehiago sortzeko 70 neurri jarriko dituzte aurten ostirala, 2011.eko otsailak 4

Neurri horietarako aurrekontua 72,9 milioi eurokoa da; gainera, langabeentzako ekimen zuzen gehiago daude


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak krisiari aurreko egiteko daukan planak enplegu gehiago sortzeko 70 neurri izango ditu 2011n; hori eman du aditzera gaur bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Mirandak. Neurri horiek aurrera eramateko 72,9 milioi euroko aurrekontua daukate.

Zehazki, enplegu sortzeko 10 ekimen zuzen, etxebizitzaren merkatua biziberritzeko 15 neurri, familiei laguntzeko hiru neurri eta enpresa nafarren jarduera sustatzeko 42 neurri daude. Horietako asko aurreko urteetan onartutakoak dira, baina eutsi egingo diete, emaitza onak lortu dituztelako. Gainera, langabeek lana aurkitzeko aukera gehiago izan ditzaten ekimen berri gehiago antolatu dituzte. Neurri horiek guztiak Interneten kontsulta daitezke, web orrian, eta baita telefono zenbaki honetan ere: 848 421010.

Miranda lehendakariordea, aurten krisiari aurreko egiteko 70 neurrien aurkezpen ekitaldian.

Miranda lehendakariordea, aurten krisiari aurreko egiteko 70 neurrien aurkezpen ekitaldian.

Nafarroako Gobernuak krisiari aurreko egiteko daukan planak enplegu gehiago sortzeko 70 neurri izango ditu 2011n; hori eman du aditzera gaur bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Mirandak.

Neurri horiek aurrera eramateko 72,9 milioi euroko aurrekontua daukate.

Zehazki, enplegu sortzeko 10 ekimen zuzen, etxebizitzaren merkatua biziberritzeko 15 neurri, familiei laguntzeko hiru neurri eta enpresa nafarren jarduera sustatzeko 42 neurri daude.

Horietako asko aurreko urteetan onartutakoak dira, baina eutsi egingo diete, emaitza onak lortu dituztelako. Gainera, langabeek lana aurkitzeko aukera gehiago izan ditzaten ekimen berri gehiago antolatu dituzte. Neurri horiek guztiak Interneten kontsulta daitezke,
www.plananticrisis.navarra.es web orrian, eta baita telefono zenbaki honetan ere: 848 421010 .

 

Enplegua sortzeko 10 neurri zuzen

Planaren funtsezko helburua Nafarroan enplegu gehiago sortzea da; alde horretatik, 10 neurri dira lan merkatua biziberritzeko.

Lau aurten jarriko dituzte lehenbizikoz martxan. Lehenbizikoa da "Enplegua modu aktiboan bilatzeko programa". Programa horri jarraiki, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) bitartez, enplegu eskaintzak modu aktiboan bilatzea sustatuko da; eskaintzak profil egokiena duten langabeei egingo dizkiete. Zehazki, programak hiru jarduera ildo dauzka: langabeentzako arreta pertsonalizatua, enplegu atari bakar bat sortzea eta enplegu foroak egitea. Neurria gizarte agenteek zehaztuko dute, NEZan.

Bigarrena ekimen berritzaile bat da: "Lan munduan sartzeko plan berezia". Plan hori 45 urtetik gorako langabeentzat antolatu dute,

eta helburua da gutxienez 1.000 lanpostu sortzea. Planaren garapena NEZan adostuko dute, baita ere, sindikatu eta enpresaburuekin.

Hirugarrena da "Bihurtu dendari" plana. Asmoa da Nafarroan 100 denda berriz irekitzea, langabeei diru-laguntzak emanez.

Halaber, dauden dendak sendotzeko "Zuretzat gehiago" plana babestuko dute.

Eta laugarrena unibertsitate titulua eskuratu berri dutenentzako nazioarteko praktiketarako programa berri bat.

Helburua da 100 tituludunentzat prestakuntza praktikak egiteko kontratuak egitea.

Lau neurri horiekin batera aurreko urteetako ekimenei ere eutsiko diete:

ekintzaileentzako MODERNA bekak (aurten 40 emango dituzte; lehen 30 ziren), enplegua sustatzeko neurriak, enplegagarritasun ibilbideak, oinarrizko errentadunak kontratatzea, enplegu zentro bereziei eta gizarte eta lan munduratze zentroei laguntzea, eta enpresa txiki, profesional eta autonomoei enplegu sortzeagatiko kenkaria %30 igotzea
.

 

Etxebizitza arloko 15 neurri

Beste neurri multzo garrantzitsu bat da familiei etxebizitza erosten eta birgaitzeko obrak egiten laguntzeko neurriena; helburua da sektorea biziberritzea eta enplegua sortzea.

Etxebizitza erosteko laguntza nagusia da etxebizitza kenkariari eustea; Nafarroan zergadun guztiek dute kenkari hori eta, gainera, muga handitu dute: 90.000 eurotik 120.000 eurora banako aitorpenetan eta 210.000 eurotik 240.000 eurora aitorpen bateratuetan. Halaber, kenkaria handiagoa da etxebizitza bat erosteko aukerarekin errentan hartzen denean ordaintzen den BEZ sartuz gero.

Birgaitze lanei dagokienez, 2009an etxebizitza arloan indarrean jarritako Presako Neurrien Legeko aparteko zazpi neurriei eutsiko diete, nahiz eta aurten aplikatuko dituzten azkenekoz.

Neurriak hauek dira: sukaldeak, bainugelak, ateak eta zorua berritzeko %20ko laguntza; birgaitze lanetarako diru-laguntzak eta kenkariak igotzea (14 punturaino eta 5 punturaino, hurrenez hurren); eraikinen inguratzaile termikoa birgaitzeko laguntzak; energia eraginkortasunerako laguntzak; domotika instalazioak jartzeko laguntzak; eta PFEZan kenkaria 5 puntu igotzea babes ofizialeko etxebizitzak, prezioa tasatutako etxebizitzak eta prezio mugatuko etxebizitza libreak erosterakoan.

Halaber, honako hauei ere eutsi egingo diete: etxebizitza babestuak erosteagatiko Nafincoren abalak, etxebizitza kontua 10 urtera luzatzea, etxebizitza kontua berreskuratzea (aparteko arrazoiengatik porrot egiten duenean) eta etxebizitzan berriz inbertitzeko epea bi urtetik lau urtera luzatzea.

Zerga arloan, gainera, 2011n errentatzaileen zerga tratamendua hobetu dute: zerga kenkaria %50etik %60ra igo diete
.

 

Familiei laguntzeko hiru neurri

Familiei dagokienez, 2011ko neurrietako bat da PFEZ tarifa %1,6 deflatatzea, 45.480 eurotik beherako tarteetarako.

Beherapen hori 2011ko errenta aitorpenean aplikatuko dute (aitorpena 2012an egiten da).

Halaber, etxeko lanak egiteko eta haurrak, adindunak edo mendetasun arinak dituzten pertsonak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzei eutsi egin diete.

Laguntza da kontratatutako langilearen lan kostuaren %20 ordaintzea (hilean gehienez 180 euro). Neurri horrekin 2011n 400 lanpostu sortu nahi dituzte.

Azkenik, 2010ean kontsumoa sustatzeko jasotako laguntzak PFEZtik kanpo geratuko dira

.

Enpresa jarduerarako 42 neurri

Krisiari aurre egiteko planean garrantzi handia eman diete, batetik, enpresa nafarren jarduera sustatzeari; eta bestetik, jarduera ekonomikoa eta, horrekin batera, enplegua mantentzea eta sortzea errazteari.

Proposatutako 42 neurri horien multzoan daude lau laguntza zuzen berri (ETEentzako ekoizpen eta enpresa hazkuntza plana, ostalaritza dinamizatzeko neurriak, lehen sektorea sustatzeko eta modernizatzeko neurriak, eta talentudun jendea erakartzeko beka berriak); era horretako beste hiru laguntzei eutsi egin diete (Nafarroako Ibilgailu Elektrikoen Plana, enpresa komertzialen inbertsioak babestea eta "Nafarroak doan hartzen zaitu" kanpaina turistikoa).

Horiez gain, aurten 14 zerga neurri estreinatuko dituzte, enpresek aurrera egin dezaten eta enpresa berriak sor daitezen, batetik; eta berrikuntzarako eta inbertsiorako abantailak hobetzea, bestetik.

Aurreko urteetan onartutako beste 14 zerga neurriri eutsi egin diete, baita zazpi abal modalitateei ere (Nafarroa Abala eta Nafinco sozietate publikoaren bitartez ematen diren abalak), enpresen eta autonomoen finantzaketa errazteko
.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación de las medidas anticrisis 2011
Medidas anticrisis 2011

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa